'Bilbotik Gernikara. Desmemoriaren bideak' Gernikan
2026-05-13 13:04 KultureaErakusketea maiatzaren 5etik irailaren13ra egongo da zabalik.
Laugarren erakusketa hau Gernikako Bakearen Museoaren eta MHLI (Memoria Historikoa Iberiar Literaturetan) ikerketa-taldearen artean atondu da, eta Verónica Domingo Alonsoren instalazinoa dauka oinarrian.
Bilbotik Gernikara. Desmemoriaren bideak ikerketa eta ekoizpen plastiko proiektu bat da, non arteak zubi lana egiten duen Bizkaiko Memoria Historikoa berreskuratzeko.
Denporearen igaroteak Espainiako Gerra Zibilaren arrastoak desagerrarazoten dituan lurralde batean, erakusketa honek gure joandako jazoerak errespetuan oinarritutako esperientzia estetiko bilakatu nahi ditu. Erakusketako obrak errealidadearen eta bizi bako memoriaren arteko dualtasunean atontzen dira, bitartekoen bidez jasotako oinordetza moduan, errelatoari bizi-subjektibotasun geruza bat emonez. Fusino honek ikuslearen antzemotea aberasten du, erregistro historikoak isilduak edo suntsituak izandako hutsune horreek arteak bete daizan ahalbidetuz, presentzia itzuliz denporeak ezabatu nahi izan ebanari.
Erakusketeak babesleku antiaereotan jarten dau arretea, ikusezintasun eta ahanztura sistematiko egoera batek ezaugarritzen dituan defensa pasiboko guneetan. Ezkutua ikustarazoteko nahiak arkitektura beliko honeek argitara emotea ez eze, joandako eta oraina lotuko dituan konexino bat ezariko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
