Badator IV. Pasaia Itsas Festibala
2026-05-12 08:33 KultureaMaiatzaren 14an, Pasaiako badiara helduko dan itsasontzien desfile handiagaz inaugurauko da festibala.

Pasaia itsas kulturearen nazinoarteko topagune bihurtuko da barriro be maiatzaren 14tik 17ra, ontzi tradizionalak, kultura-jarduerak eta publiko guztientzako proposamenak batuko ditu festibalak. 2026ko programazinoak Kanada izango dau ohorezko gonbidadu eta mugarri nabarmen batek markauko dau: San Juan baleontzia uretan bisitetako aukerea.
Aurkezpenean erakundeetako eta atonketako ordezkariek barriro be itsasoa eta lurra kultura-esperientzia bakarrrean buztartuko dituan edizino baten eduki nagusiak ezagutaraz ditue: Teo Alberro, Pasaiako alkate eta Pasaia Itsas Festibaleko presidentea; Xabier Agote, Albaolako burua; Christopher Berzins, Canadako ordezkaria; Azahara Domínguez, Mobikortasun, Turismo eta Lurralde Atonketako foru diputadua; Jakes Agirrezabal, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuordea; Isaac Palencia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapeneko eta Gazteriako zuzendaria; Urkiri Salaberria, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria; José Ignacio Asensio, Jasangarritasun diputadua; eta Igor Otxoa, Oninarten ordezkaria.
Pasaiako alkateak, Teo Alberrok, ondoetorria emon eta edizino honek tokiko ingurunearen eta jasangarritasunaren aurreko konpromisoa nabarmendu dau, KM0 filosofiaren bultzadea, ingurumen-protokoloen indartzea eta udalerriko eragileen arteko lankidetzearen oinarrizko rolari eutsiz, Pasaiaren nortasun anitz eta parte-hartzailearen isla legez.
Ondoren, Xabier Agotek, Albaolako presidente eta Pasaia Itsas Festibaleko zuzendariak zehaztu dauenez: Kanada ohorezko gonbidadua izatea ez da kasualidadea, Atlantikoaren alde bietan eregitako eta konpartidutako historia baten autortzea baino. Orain dala ia 500 urte eregi zan leku berean, Pasaian bertan, San Juan-a ikusi eta bisitau ahal izateak bidaia hareen benetako dimensinoa eta Kanadako kostaldeagaz ezarri eben loturea ulertzeko aukerea emoten dau.
Bestalde, Izaskun Goñik, Pasaiako Portu Agintaritzako Presidenteak ondokoa gaineratu dau: Pasaiako Portu Agintaritzakoontzat, festibal hau ekitaldi hutsa baino askoz gehiago da. Portua herritarrei zabaltzeko eta itsasoari sakon lotutako gure nortasunari balioa emoteko modua da. Gizarteari lotutako portua gara, eta jaialdia aukera parebakoa da garena konpartiduteko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapeneko eta Gazteriako zuzendariak, Isaac Palenciak, jaialdia lurraldearen itsas nortasuna islatzeko hitzordua dala adierazo dau, itsasoagaz dauen loturea, lanbide tradizionalak eta memoria kolektiboa azpimarratuz, baita Pasaia kulturea eregi eta transmitiduteko indar sinboliko handiko gune bere.
Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen, Jaubetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak, Urkiri Salaberriak, kultura-ondareko proiektuek jasoten dabe babes instituzionalean jarri dau arretea, hareen izaera originala, jasangarria eta ezagutzan oinarritua azpimarratuz, denporan zehar daben balioaren eta jarraikortasunaren berme bezela.
Espainian Kanadako Enbaxadako kontseilari politikoak, Christopher Berzinsek, konpartidutako itsas ondarearen inguruan nazinoarteko loturak indartzeko, festibala oinarrizkoo gunea dala esan dau, eta adierazo dauenez, Pasaia Itsas Festibala 2026 aukera parebakoa da lankidetza jarraitu hau indartzeko.
Bestalde, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputadu Azahara Domínguezek azpimarratu dau 2024an, jaialdiaren azken edizinoagaz batera, Oarsoaldean bisitari kopurua % 10 hazi zala eta jaialdiaren berezitasuna nabarmendu dau: Pasaia Itsas Festibala hemen bakarrik egin daiteke, itsasotik bizi diran udalerri eta eskualde batetik jaio dalako. Hemen ez dogu ikuskizunik kanpotik ekareten, ezta dekoradurik sortzen be, eta hori da Gipuzkoarentzat nahi doguna: nortasun propioa dauen helmugea izatea, besteren ereduei jarraitzen ez deutsena.
José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputaduak azpimarratu dauenez, itsasoa jagotea lehentasun estrategikoa da Jasangarritasun Departamenturako, ozeanoak ez diralako ekosistemak bakarrik, etorkizuna, ekonomia eta ondoizatea be badiralako, eta nabarmendu dauenez, Pasaia Itsas Festibala kultur ekitaldi bat baino askoz gehiago da, gure joandako denporak etorkizunagaz lotzen dauen eta gizarte lez interpeletan gaituan espazio bat da. Esangura horretan, Departamentuak edizino jasangarriago, hondakin gitxiagogaz, emisino gitxiagogaz eta erantzukizun kolektibo handiagoagaz dauen konpromisoa nabarmendu eta herritarrak sensibilizetearen eta aktibetearen garrantzia azpimarratu dau, itsasoa babestu nahi izan ezkero, gaur hasi behar garelako.
Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak, Jakes Agirrezabalek, ondokoa esan dau: Pasaiako Itsas Festibala gure egutegiko hitzordu kultural eta turistiko handienetako bat bihurtu da 2026an, gure itsas tradizinoaren aberastasuna eta gure itsasertzaren berezitasuna mundura zabaltzeko kapaz dana. Ekitaldi honek gure iragana ospatzeaz gain, proposamen garaikide erakargarri eta kalitatezkoarekin lotzen du. Jaialdi honi esker, Pasaia erreferente bihurtzen da kulturaren eta turismoaren esparruan, eta, horrez gain, esperientzia paregabe bat bertatik bertara bizitzeko aukera ere bada. Itsasoa, historia eta berrikuntza eskutik helduta dauden ingurune paregabe batean”.
Pasaia Itsas Festibalaren laugarren edizinoak musika proposamenak, jantzak, erakusketak, gastronomia edo lanbide tradizionalen erakustaldiak eskainiko ditu, danak itsas ondareari eta kultureari lotutako jarduerak, Pasaian gozau ahal izango diranak.
Edizino honetako ardatz nagusietako bat Kanada ohorezko itsas kultura gonbidadu lez agertzea izango da, eta hari eskainitako programazino zehatza izango dau, arreta berezia eskainiz gaur egungo Kanadako lurraldeko herri indigenei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
