La Passem eta Redadeg Korrika Ahizpekin bat egingo dau KORRIKAk maiatzaren 9an eta 16an

Bizkaie! 2026-05-08 09:30   Euskerea berbagai

Okzitanierearen eta Bretoierearen alde.

Korrika Ahizpa bigaz hitzordua:

Batetik, zapatuan, maiatzaren 9an, okzitanierearen aldeko La Passem lasterketearen azken egunean parte hartuko dau AEK-KORRIKAk. Hitzordu bikotxa izango da, izan be, bitan hartuko dabe lekukoa ordezkariek:

- 2084. kilometroan, Baionan (16:14).
- 2106. kilometroan, Angelun (18:28), gainontzeko hizkuntza gitxiagotuen ordezkariakaz batera parte hartuko dabe.

Bestetik, Ar Redadeg-en izango da AEK-KORRIKAren delegazino bat. Bretoierearen aldeko lasterketeari gaur, hilak 8,  ekingo jako Lannionen eta hilaren 16an amaituko da Nantesen. Azken egunean hitzordu bikotxa  izango dogu:

- 2155. kilometroan, Dognesen (08:05).
- 2224. kilometroan, Nantesen (15:31). Azken honetan Korrika Ahizpakaz batera eroango dabe lekukoa.

12.eguna: eta izango gara!

Ekimenak martxan jarraitzen da eta bigarren zatia-edo, maiatzaren 21ean egingo dabe, izan be, egun horretan 65 herritan mintzodromoak atonduko ditu AEK-k. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu