Finalean kantauko dau Naroa Iturrioz zornotzarrak

Bizkaie! 2026-05-07 09:26   Bertsolaritzea

Bizkaiko eskolarteko laugarren, eta azken, kanporaketea jokatu zan bart.

Danetara, hamar gazte oholtzaratu ziran Igorreko Lasarte Aretoan izandako saioan, eta erabagita geratu da maiatzaren 30eko finala: Igorren, puntu gehien batu zituanak finalean kantauko dau, Naroa Iturrioz zornotzarrak, hain zuzen.

Ondorengo hamar gazteak izan ziran protagonista:



Kanporaketa guztiek bezela, saioak atal bi izan zituan eta bigarren fasera Ekain Menika, Ekhi Barandiaran, Naroa Iturrioz, Peru Cristobal sailkatu ziran.

Gai-emoile lanetan Ander Aldazabal ibili zan eta epaimahaikide, barriz, Ander Arrien, Arkaitz Estiballes eta Juanjo Respaldiza izan ziran. Idazkari lanak Igor Menikak egin zituan.

Finala



Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketeak lau kanporaketa izan ditu. Saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatu da eta gainontzeko laurak puntuazinoz. ondokoakizango dira, beraz, datorren maiatzaren 30ean, Aulestiko frontoian jokatuko dan finalean kantauko dabenak:

  • Amaiur Betanzos Caminos (Bilbo).
  • Eider Fernandez Aranburu (Bermeo).
  • Helene Yerga Bollegui (Bermeo).
  • Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea).
  • Izaro Pagalday Aburto (Zornotza).
  • Jon Abasolo Sarralde (Munitibar).
  • Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza).
  • Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza).

Finala maiatzaren 30ean jokatuko da Aulestiko frontoian. Goizeko 10:00etan eskolarteko nagusien idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo deutso bat-bateko finaleko zortzikoteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu