'Azterketa ofizial guztiak euskeraz lortuko ditugu hemen eta orain'
2026-05-07 08:40 Euskerea berbagaiHemen eta orain baxoa euskeraz!.
Urte luzaz entzun gaituzue Etxepareko ikasleei Baxoa euskeraz pasetearen gogoaz, nahiaz eta beharraz. Urteak joan dira eta oraindino ikasleok ez dogu baxoko froga bakar bat be euskeraz egiteko eskubiderik.
Gure argumentuak oso ezagunak dira Euskal Herrian: euskeraz ikasten dogu eta euskaraz pasau nahi ditugu azterketak.
Aurten, Bordalen eta Pariseko asanbladan salatzeko aukerea izan dogu baina ez deuskue jaramonik egin eta gure hizkuntza eskubidea urratzen segiduten dabe: matematikako baxoa lehen euskeraz pasau eitekeana, frantsesez egitera behartu nahi gaitue orain.
Nahikoa da! Ez dogu beste injustiziarik onartuko. Hemen batu zaituegu erabagi baten barri emoteko:
Gaur, Baionan, 2026ko maiatzaren 5ean, ozen adierazoten dogu Etxepareko ikasleok Leheneko matematikako baxoa euskera hutsez erantzungo dogula.
Erabagi honek eragin leikena badakigu.
Horregaitik ikasleen artean ezingo dabe danek bururaino joan, baina jakin eizue Etxepareko ikasleok batera hartu dogun erabagia dala, eta erabagi kolektiboa dan neurrian ikasle guztion babesa dogula, Etxepare lizeoko komunidade osoarena, hau da, guraso, irakasle eta langileena.
Desobedientziaren bidea ez da barria: brebeta euskeraz lortzeko erabili izan da eta baxoaren kasuan Etxepareko 40 ikasleek 2021ean bide hau erabili eben filosofiako probea euskeraz erantzunez.
Galtzen dan burruka ixten dan burrukea dala entzun izan dogu. Belaunaldiz belaunaldi heldu jaku guri lekuko hau, eta guk arduraz eta harrotasunez heldu deutsagu. Eta argi esaten dogu ez deutsagula lekuko hori datorren belaunaldiari pasau gura. Azterketa ofizial guztiak euskeraz lortuko ditugu hemen eta orain!
Ez dogu atzera egingo, gero eta motibatuago gagoz, indarrez eta burua argi.
Momentu hau erabili nahi dogu euskal gizarteari mobimentu hau babestu daian eskatzeko: maiatzaren 10ean, Herri Urratsen eta, ondorengo egunetan, egongo diran mobilizazinoak babestuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
