Zero postu datorren sartzerako
2026-05-07 08:23 Euskerea berbagaiFrantziako Hezkuntza Ministeritzeak 2026-2027 ikasturterako postuen barri emon dau.
Datorren sartzean ez dogu postu bakar bat gehiago izango! Zero postu! Erabagi horrek arrangura eta hasarre handia sortzen deuskuz. Frantziar Gobernuak Seaskaren garapena gelditzea erabagi dau. Euskereak Ipar Euskal Herrian jorratzeko dauen tresnarik eraginkorrenari traba egitea erabagi dau. Bada 20 urte ez ginala holako egoera baten aurrean.
Euskerearen Erakunde Publikoagaz batera, datorren irailean irakasle postu berezituak eskatuta geunkazan. Bigarren mailan ikasle kopuruak gora egingo dau gitxienez 60 ikasle gehiagogaz. Gitxienez, hiru dibisino gehigarri eskatuta geunkazan Kanboko Xalbador kolegioan, Baionako Estitxu Robles eta Etxepare lizeoan, baita lanbide heziketan be, sail bat gehiago edegitea onartu deuskue ARTA/ASSP saila, baina postu gehigarririk barik, zelan egin? Azterketetan jaramonik ez eta orain postuakaz ito nahi gaitue?
Aurtengo ikasturtea daborduko dibisino bat gitxiagogaz atondu behar izan dogu. Baionako tanborradearen ondoren, Errektoretzearen atonketa beharrak asetzeko HSA ordu gehigarriak proponidu euskuzan baina hori ez da egiturazko erantzun bat, petatxua baino.
Egoera honek argi erakusten dau Ministeritzearen erantzuna ez dala ikasle kopuruaren bilakaerearen eta ikastetxeen behar errealen araberakoa. Baldintzotan, ezinezkoa jaku datorren ikasturtea behar bezela atontzea eta ikasleei jagoken euskerazko kalidadeko hezkuntzea bermatzea.
Horregaitik, Frantziako Hezkuntza Ministeritzeari eta Bordeleko Errektoretzeari eskatzen deutsegu berehala bideratu deiezala 2026-2027 ikasturtea behar bezela atontzeko beharrezkoak diran
gitxieneko baliabideak.
Ikasleen, familien eta hezkuntza komunidade osoaren interesen alde, erabagi hau barrikusi deien eskatzen dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
