Korrikako mezugileak alkarrizketatuko ditue Hitzetik Hortzeran
2026-05-06 13:43 Bertsolaritzea7 mezugileetatik 3 izango dira programan: Leire Casamajou, Oihana Arana eta Xalbat Alzugarai.

Martiaren 19tik 29ra zeharkatu eban Euskal Herria Korrikak, Atharratzetik Bilbora. Eta badakigu, azken kilometroan jakiten dala mezuaren egilea nor dan baina aurten bakarra ez zazpi izan dira: Aitzol Gil de San Vicente, Beñat Jusue Rosano, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao, Leire Casamajou Elkegarai, Oier Iñurrieta Garmendia, Oihana Arana Cardenal eta Xalbat Alzugarai Etxeberri.
24. Korrikako mezua idatzi eben zazpi lagunetatik hiruk lotura zuzena dabe bertsolaritzeagaz: Casamajou bertsotan ibilitakoa da; Arana, bertsolaria da; eta Alzugarai, gai-jartzailea. Horregaitik, mahaiaren bueltan batu ditu Hitzetik Hortzerak. Hainbat gai jorratuko ditue: bertsoak eurakan daben lekua, gaztea izateaz, euskerearen gorpuzteaz edota Korrikaren mezuaz.
Astero bezela, ezin da bertsoaldirik faltau Hitzetik Hortzeran eta asteon Getxoko eta Zumaiakoak izango dira entzungai
Getxon, Liburuaren Eguna atxaki hartuta, bertso saio literarioa egin eben: Unai Elorriaga Letonaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan eben oinarri saiorako. Elorriaga bera ibili zan gai-jartzaile lanetan eta, bertsotan, Amets Arzallus Antia, Andoni Egaña Makazaga, Maialen Lujanbio Zugasti eta Unai Mendiburu Valor.
Zumaian, barriz, San Telmo jaietako Festibala egin eben urtero bezela. Kantuan Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Andoni Egaña Makazaga, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maialen Lujanbio Zugasti, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Illarregi Marzol ibili ziran; gai-jartzaile lanetan, barriz, Jon Maia Soria.
Hitzetik Hortzera datorren zapatuan, maiatzaren 9an, izango da gaueko 21:00etan, ETB1en.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
