Eider Fernandezek irabazi dau Bizkaiko eskolarteko hirugarren kanporaketea
2026-05-05 08:09 BertsolaritzeaMuxikan, Ariatzako eskolan bederatzi gazte oholtzaratu ziran.

Aurrera doa 2026ko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketea. Atzokoa hirugarren kanporaketea izan zan eta bihar izango da laugarrena eta azkena, Igorren.
Atzoko saioa irabazita, Eider Fernandezek finalerako txartel zuzena lortu dau.
Ondorengo bederatzi gazteak izan ziran Muxikako saioko protagonistak:

Lehenengo atala jokatu ostean, Eider Fernandez, Helene Yerga, Jon Abasolo eta Maddi Aurtenetxe sailkatu dira bigarren atalera.
Saioan gai-emoile lanak Iñaki Iturriotzek egin zituan eta epaimahaian, barriz, Ainhoa Arregi, Ander Arrien eta Juanjo Respaldiza ibili ziran. Idazkari lanak Igor Menikak egin zituan.
Bizkaiko Eskolarteko laugarren eta azken kanporaketea maiatzaren 6an izango da Igorreko Lasarte aretoan. Saioa, aurreko kanporaketak bezela, arratsaldeko 17:00etan hasiko da.
Saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazinoaren arabera. Biharko saioaren ostean jakingo dugu, beraz, zeintzuk izango diran maiatzaren 30ean Aulestiko frontoian kantauko daben zortzi bertsolariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
