Iradi Barrenetxeak irabazi dau Bizkaiko eskolarteko bigarren kanporaketea
2026-05-04 07:42 BertsolaritzeaDurangoko Kurutziaga ikastolan hamar gaztetxo oholtzaratu ziran.
Iradi Barrenetxea Arteako bertsolariak irabazi eban saioa, bertso ederrez jositakoa. Puntu gehien batu zituena Barrenetxea izan zan eta finalerako zuzeneko txartela lortu eban.
Hamar bertsolariak:
Saioak atal bi izan zituan eta lehengo ataleko ariketak eginda, ondorengoak sailkatu ziran bigarren atalera:
- Iradi Barrenetxea.
- Izaro Pagaldai.
- Malen Ibarzabal.
- Maren Armendia.
Gai-emoile lanetan Xabier Irakulis ibili zan eta epaileak, barriz, Ainhoa Arregi, Ander Arrien eta Juanjo Respaldiza izan ziran. Idazkaria Igor Menika izan zan.
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketeak lau kanporaketa ditu, atzokoa bigarrena izan zan eta hurrengo saio biak asteon jokatuko dira:
- Maiatzak 4, 17:00etan, Muxikan, Ariatzako eskolan.
- Maiatzak 6, 17:00etan, Igorren, Lasarte aretoan.
Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazinoaren arabera. Finala maiatzaren 30ean jokatuko da Aulestiko frontoian. Goizeko 10:00etan nagusien eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo jako bat-bateko finaleko zortzikoteak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
