'Euskara Bonoa' aurkeztu dabe, euskera ikasteko dobako eredu barria

Bizkaie! 2026-04-30 13:48   Euskerea berbagai

Helburua da ikaskuntzarako sarbidea erraztea.

Aitor Aldasoro, Ibone Bengoetxea eta Jokin Azkue. | Ikusi handiago | Argazki originala

Eusko Jaurlaritzearen ekimenaren helburua da prozesuaren jarraitutasuna bermatzea, benetako erabilera-gaitasuna lortu arte. Esangura horretan, Ibone Bengoetxea lehendakariordeak azpimarratu dauenez, helburua ez da pertsona gehiago euskerea ikasten hastea, ikaskuntza hori egitea eta eguneroko bizitzan erabilteko benetako gaitasuna izatea baino, erabiltzaile independenteak osotuz.

Sistemeak aldaketa dakar egungo ereduaren aurrean: euskerea ikasten hasten dan persona batentzat 2.100 eurotik gorako kostua izatetik 120 euroko ordainketa bakarrera igarotea aldi bererako (% 95eko aurrezpena), personentzako burokrazia gitxiagogaz eta hizkuntzea ikasteko autonomia eta malgutasuna handiagoagaz.

Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikako sailburuordea eta Jokin Azkue HABEko zuzendari nagusia izan dira prentsaurrekoan. Azken urteotan, Eusko Jaurlaritzeak euskerea ikasteko oztopo ekonomikoak murrizteko politika progresiboa bultzatu da eta estrategia horri esker, ikasten hasi diran personen kopurua nabarmen handitu da, eta hazkunde nabarmenak izan dira hainbat mailatan: % 24,6 C1en 16-18 urteko gazteen artean, % 30 baino gehiago A1en eta % 20 inguru A2n (behin-behineko datuak, ikasturte hau oraindino ez baita irailera arte amaitzen, eta azken ehuneko hori handitu egingo da). Oro har, 100.000 persona baino gehiago igaro dira euskaltegietatik azken hiru urtetan. Datuek berresten dabe kostua murrizteak sarbidea errazten dauela, eta pausu hori emoteko animetan ditue herritarrak.

Halan da be, analisiak erakusten dau persona horreetako askok ez dabela ikaskuntza-prozesua osotzen. Errealidade horren aurrean, Eusko Jaurlaritzeak ikuspegi-aldaketa bat planteetan dau orain: sarbidea erraztetik ikaskuntza-prozesuan jarraitutasuna sustatzera igarotea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu