XV. Berbodromoak maiatzaren 21ean atarako dau euskerea kalera
2026-04-30 09:02 Euskerea berbagaiEuskerearen erabilerea indartzea eta indar erakustaldia egitea da helburua.

Irune Etxebarria Atxaren omenez ekitaldiaren XV. edizinoa maiatzaren 21ean, eguenean, egingo da, goizez Romon eta arratsaldez Algortan. Goizeko 9:00etan eta 11:00etan izango dira goizeko saioak Santa Eugenia plazan, eta 18:00etatik aurrera San Nikolas plazan, Getxoko Udalaren laguntzeagaz, Egizu eta Bizarra Lepoan alkarteek eta udalerriko euskaltegiek atonduta.
Betiko martxan, euskerea ikasten dabizenak, euskeraz berba egiteko aukera gitxi dabenak eta euskaldunak batuko dira taldeka, euskeraz eta euskerea konpartiduteko, jai giroan eta giro atseginean. Talde bakotxean bost persona egongo dira, dinamizatzailea eta lau lagun, eta gai bakotxari buruz 15 minututan ibiliko dira barriketan. Gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahai batetik bestera ibiliko dira, berbakideak aldatzen joateko.
Aurtengo gaiak ondokoak izango dira: leku zatar eta ederren kokapena konpartidu?, Korrikaren ostean zer? Euskeraz non egin? eta Kulturea geldi dago ala eten barik aldatzen doa?.
Jolasdromoan olgetako aukerea be izango da, edozein euskera maila izanda, eta 19:30etik aurrera Kantujirea izango da Algortan.
Parte hartu nahi daben personek izena emon leikie 619 93 55 41 telefono zenbakia erabiliz eta www.egizu.eus.berbodromoa webgunearen bidez, edo hasi aurretik plazan bertan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
