Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak 300 inerprete baino gehiago batu ditue
2026-04-29 07:43 MusikeaKorala Gertutik ziklora.
Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak Bilboko Korala Gertutik zikloaren 10. edizinoa bultzatu dabe aurten be. Danetara, sei kontzertu eskainiko dira Bilboko hainbat guneetan apirilean, maiatzean eta bagilean, doban. Ekimenaren helburua kultura eta talentu koral eta instrumentala uriko barruti guztietara hurbiltzea da, herritarrentzako esperientzia artistiko edegia eta irisgarria bultzatuz.
Bilboko Koral Elkarteko abesbatzen eta instrumentu-taldeetako 300 interpretek baino gehiagok agertokia konpartiduko dabe aurten, Bilboko erakundeak dauen aberastasun musikala eta konpromiso artistiko eta hezitzailea nabarmenduz.
- Zikloa apirilaren 26an, domekan, hasi zan Milagrosa Eleizan Jesus Guridi eta Aureliano Valle Orkestreak protagonista izan ziralarik.
- Maiatzaren 8an, barikuan, 19:30ean Iralako Frantziskotarren tenpluan, Bilboko Koral Alkartearen Koru Sinfonikoaren eta kantu gelearen emonaldia izango da.
- Maiatzaren 9an, zapatuan, Santa Monica Monasterioaren txandea izango da. Bertan, 19:00retatik aurrera, Euskeria Abesbatzaren eta organo gelearen kontzertua izango da.
- Maiatzaren 16an, zapatuan, Bilboko Koral Alkarteko ume abesbatzek kantaldia eskainiko dabe Miserikordia Etxeko kaperan, 17:30etik aurrera.
- Miguel de Unamuno-Bertendona BHIko Eskolan Kantari abesbatzaren kantaldia San Inazio parrokian izango da, maiatzaren 23an, zapatuan, 18:00etatik aurrera. Txikienek protagonizautako kontzertu horreek Bilboko Koral Alkarteak txikitatik musika-prestakuntzeagazko konpromisoa nabarmentzen dabe.
- Zikloaren amaierea bagilaren 6an izango da, zapatuan, arratsaldeko 17:30ean, Arestiko Conde Egoitzan, Gorabide Koralaren eta gitarra gelearen kontzertuagaz.
Ziklo hau uriko barrutietan kultura-jarduerak deszentralizetako ekimenaren barruan kokatzen da. Ekimen horrek kultura eta aisialdi-eskaintzea gero eta auzo gehiagotara heltzea sustatzen dau, Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoak jasoten dauen bezela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
