Amaiur Betanzosek irabazi dau Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketea
2026-04-29 07:45 BertsolaritzeaBilboko Kirikiño ikastolan batu ziran.
Hamar gaztetxok parte hartu eben bertan. Puntu gehien batu zituena, eta beraz, zuzenean finalera sailkatu dana, Amaiur Betanzos izan zan.
Saioak atal bi izan zituan. Lehengo ataleko ariketak eginda, ondorengoak sailkatu ziran bigarren atalera:
- Amaiur Betanzos.
- Aretx Elizaran.
- Ekhi Zuluaga.
- Joseba De Rueda.
Gai-emoile lanetan Idoia Anzorandia ibili zan eta epaileak Ainhoa Arregi, Ander Arrien eta Juanjo Respaldiza izan ziran. Idazkaria Igor Menika izan zan.
Ondorengoak dira hurrengo hiru kanporaketak:
- Apirilak 29, 17:00etan, Durangon, Kurutziaga ikastolan.
- Maiatzak 4, 17:00etan, Muxikan, Ariatzako eskolan.
- Maiatzak 6, 17:00etan, Igorren, Lasarte aretoan.
Saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazinoaren arabera. Finala maiatzaren 30ean jokatuko da Aulestiko frontoian. Goizeko 10:00etan nagusien eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo deutso bat-bateko finaleko zortzikoteak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
