Hemen da 2026ko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketea
2026-04-28 13:46 BertsolaritzeaBilbon, Durangon, Muxikan eta Igorren izango dira hitzorduak eta finala Aulestin izango da maiatzaren 30ean.
Izen-emoteak gora egin dau eta 39 gaztek parte hartuko dabe aurten. Lau kanporaketa jokatuko dira, saio bakotxean 9-10 gaztek parte hartuko dabe eta saio danak 17:00etan izango dira.
Eskolartekoan 18 urtera arteko bertsolari bizkaitarrek parte hartuko dabe eta ondokoak dira gazteek egin beharko dituen lanak
Saioak zati bi izango ditu:
Lehenengoan
- Lau oinak emonda bertso bat zortziko txikian.
- Berbea emonda bertso bat, gehienez, hamarreko handian.
- Ofiziotan bina bertso zortziko txikian.
Bigarrenean
- Lau bertsolarik egingo dabe aurrera eta horreek, ondokoak kantau beharko ditue:
- Ofiziotan zortziko handian bina bertso.
- Ganbarako lana: bakarka, gehienez, 10eko handian gai bati erantzunez.
Kanporaketetatik 8 bertsolari helduko dira Aulestiko finalera. Saio danetan sartzea librea da eta doban.
Idatzizko Txapelketea
Bizkaiko ikastetxe eta eskualdeetan, apirilaren erditik eta maiatza osoan zehar hainbat idatzizko kanporaketa egingo dira Bizkaia osoan zehar. Kanporaketa horreetatik sailkatutako ikasleek idatzizko finaletan parte hartzeko aukerea izango dabe.
Aurten egun bitan egingo dira idatzizkoaren finalak, biak Aulestiko frontoian:
- Maiatzak 29an arratsaldez, LH5eko eta LH6ko finalak izango dira. Ostean gazteei zuzendutako bertso saioa egingo da.
- Maiatzak 30ean, goizez, DBHko eta Batxilergoko finalak izango dira. Ostean, bat-bateko finalera sailkatutako 8 bertsolariek kantauko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
