ETS taldea etxera bueltan dator
2026-04-28 09:43 MusikeaKontzertu berezia emongo dau Gasteizen, 2027ko martian.
Madrilgo Movistar Arenan eta apirilaren 11n Bartzelonako Palau Sant Jordin jo ostean, etxera bueltetako momentua heldu jako ETS talde arabarrari. Buelta fisikoa eta sinbolikoa izango da Bartzelonakoa eta Madrilekoaren ostean, izan be, Euskal Herrian emongo dabe hurrengo kontzertu handia: 2027ko martiaren 20an izango dira, Gasteizko Buesa Arenan.
Kontzertuari jarritako izenari jagokonez, guztia hasi zan lekura gatoz. Proposamen berezia taularatuko dau ETSk. Kultura, tradizino eta transmisinoaren ospakizun handia izango da iragarri dabe. Askotariko diziplinak ikusiko dira oholtzan, eta kolaborazinoak eta ezustekoak be izango dira, taldeak iragarri dauenez.
Ikuskizuna 360 graduko formatuan egingo dabe; eszenatokia Buesa Arenaren erdian jarriko dabe eta publikoa inguruan egongo da: Proiektuaren muinari erantzuten deutson erabagia da hau. Distantziak ezabatu eta kontzertua esperientzia ahaztuezin bihurtzearen esentzi». Azaldu dabenez, publikoari musikearen atzean dagoan guztia erakustea da helburu Nagusia, bide honek zeozer erakutsi badau, erakutsi dau bidaiek bueltan esangurea hartzen dabela.
Sarrerak agortu egin dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
