Durangok BBK Live Herrian hartuko dau maiatzaren 30ean
2026-04-24 08:39 MusikeaEkitaldi hau Bilbao BBK Live Jaialdiaren XX. urteurreneko programazinoaren parte da.
Egun osoan zehar, Gernikako kaleak zuzeneko musikaz beteko dira, sartzea librea da eta doban, arratsaldeko 19:00retatik gaueko 23:00etara.
Ekitaldi hau Bilbao BBK Live Jaialdiaren XX. urteurreneko programazinoaren parte izanik, helburu nagusia herritarrei musikea hurbiltzea da, Durangon esperientzia parebakoa eskainiz. Durangoko Udalaren babesa dauka ekitaldiak, izan be, Durango Euskadiko erreferente kultural lez sendotzeko prest dago eta BBK Live Herrian lako ekimenen bidez, kalidadeko kultur jarduerak eskaini nahi deutsee durangarrei eta bisitariei.
Gernikara hurreratuko diran taldeak, besteak beste, Amaiurtxu, Gar, Eider, Kiliki, Los Fresones Rebeldes, PLT eta Olatz Salvador izango dira.
Beste alde batetik, BBK Live 2026 Jaialdia garagarrilaren 9tik 11ra izango da Bilbon, Kobetamendin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
