Badator VI. Señora Sariketea!

Bizkaie! 2026-04-14 07:41   Bertsolaritzea

Apirilaren 18an (zapatuan) izango da aurtengo edizinoaren aurkezpena, Legazpiko Gaztetxean. 

Bertso bazkari baten bueltan aurkeztuko dabe Señora Sariketearen VI. edizinoa. Eguerdiko 14:00etan izango da bazkaria, eta Maider Arregi eta Oihana Arana bertsolariek girotuko dabe bazkalondoa, Uxue Fernandezen gaiek lagunduta. Holan, sariketearen VI. edizinoaren aurkezpenean keinu berezia egin nahi izan jako aurreko bost edizinoetako atontzaile taldeari eta, besteak beste, bertan ibiliko diran hiru kideei.

Daborduko zabalik dago bazkarirako nahiz ondorengo saiorako izen-emotea. Apirilaren 16ra
bitartean (eguena) emon daiteke izena senorasariketa@gmail.com helbidera idatzita edo
honako formularioa beteta. 

Bazkaria zein saioa egunean bertan pagauko da sarreran. Bazkariak 15€ko (prekarioa) edo 20€ko prezioa izango dau. Menua begetarianoa izango da.

Bertso bazkariaren ondoren egingo da aurtengo sariketearen aurkezpena eta bertan iragarriko ditue VI. Señora Sariketearen inguruko zehetasunak eta barrikuntzak, izan be, Señora kamisetak eta bertso-paper lehiaketea nabarmendu daitekez.

Dagoneko eskuragarri dagoz Señora kamisetak sariketaren sareetan zein hemen

Beste alde batetik, martxan da I. Señora bertso-paper sariketea. Emakume eta sexu-/genero-disidenteei zuzendutako sariketea izango da hau be, bertso-sortak osotzeko gaia librea izango da eta lanak
banaka zein taldeka aurkeztu daitekez. 2026ko maiatzaren 7a izango da bertso-sortak aurkezteko azken eguna. Sari-banaketea VI. Señora Sariketearen finalean izango da. Saridunek euren sortak
konpartiduteko aukerea izango dabe bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu