Aitor Sarriegiren bertso ibilbidearen errepasoa

Bizkaie! 2026-04-10 13:25   Bertsolaritzea

Bertsolari beasaindarragaz batuko da Hitzetik Hortzera.



Umetatik dabil bertsoaren bueltan Aitor Sarriegi Galparsoro, edo bertsoa dabil bere bueltan, hain zuzen be, bera izango da protagonista asteon Hitzetik Hortzeran.

1989an kantau eban bat-bateko lehen bertsoa Segurako eskolan, Goierriko bertso eskolea sortu eta hortxe hasi zan, Mikel Mendizabal irakasleagaz. Sasoi horretan Goierrin egoen bertso giroa gogoratuko dabe aste honetako programan. Lehen plazak, Eskolartekoa eta gazte sariketak be izango ditue berbagai. Bertsolari bezela, bertsoari emon nahi izan deutsonaz, bertsolari izaeraz, nahiak eta damuak be jorratuko ditue Sarriegik eta Mirari Martiarena aurkezleak.

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidean txapelketak be izan dabe garrantzia: 22 urtez ibili zan txapelketatan, 1995ean hartu eban parte lehen aldiz eta 2017an esan eutsen agur Barakaldoko BEC-en egindako finalean. Ordutik Gipuzkoako final bitan kantau eta 2011n txapela irabazi eban. Txapel horren inportantziaz eta Euskal Herrikoetan atarian geratzean eta finaletan sartzeaz be egingo dabe berba.

Kontu horreek guztiak errepasauko ditu Martiarenak Sarriegigaz batera, haren ibilbideko bertsoaldiak gogora ekarriz.

Hitzetik Hortzera: apirilaren 11n, zapatuan, gaueko 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu