Silitia taldeak kontzertua emongo dau, I. VillaSoundBilbao (VSB) jaialdian saritutakoak

Bizkaie! 2026-04-10 12:53   Musikea

VI. VillaSoundBilbao (VSB) jaialdiaK baditu aukeratutako 12 talde eta bakarlariak.

Hamabi talde eta bakarlari aukeratu ditue, aurkeztu diran 116en artetik. Horreek apirilaren 17tik 25era bitarteko barikuetan eta zapatuetan joko dabe Bilborocken, 20:00etatik aurrera. Sartzea doban izango da edukierea bete arte.

Taldeak gaur, hilak 10, aurkeztuko ditue 20:00etan Bilborocken. Ekitaldia Silitia-ren kontzertuagaz amaituko da. Talde horrek upealako ibilbidea egin dau, VSBko I. edizinoan saritua izan ondoren, eta Son Estrella Galiciaren eskutik helduko da. Sartzea librea izango da.

Urteroko jaialdiaren helburua da 16 eta 35 urte arteko gazteen musikako sorkuntza-lanak sustatzea. Danetara, 116 taldek eta bakarlarik emon dabe izena: 78 talde Bizkaikoak dira; 26 talde Gipuzkoakoak; 11 Nafarroakoak eta 1 Arabakoa.

VSB FEST-eko kontzertuetarako aukeratutako taldeak (Bilborocken):


Apirilaren 17an (barikuan):

  • Niere (Bizkaia).
  • Fría Jane (Nafarroa).
  • Izena (Bizkaia).

Apirilaren 18an (zapatuan):

  • Haritz Olaeta (Bizkaia).
  • June Miau (Nafarroa).
  • Neiffer (Bizkaia).

Apirilaren 24an (barikuan):

  • Lazykidd (Bizkaia).
  • Laps (Bizkaia).
  • Mostaza Karizia (Gipuzkoa).

Apirilaren 25ean (zapatuan):

  • Uxue Kerejeta (Gipuzkoa).
  • Ane Martija (Nafarroa).
  • Gar (Bizkaia).


Apirilean, epaimahaiak hautatutako 12 talde eta bakarlari horreek VSB Mentoring prestakuntza-programan parte hartuko dabe eta ondoko gaiak landuko dira, besteak neste, marketing-a eta komunikazinoa (Musika Bulegoaren eskutik), egile eskubideak (SGAE Fundazinoaren eskutik) eta booking-a, birak eta produkzinoa. VSB Fest-en kontzertu-fasearen ondoren, epaimahaiak horreetako 6 aukeratuko ditu mentoring personalizatua eta estudioko saio bana emoteko. Maiatzean eta bagilean izango dira.

Azkenik, VSB Sariak ekitaldian, maiatzaren 2an Bilborocken, VSB25 Tourra zein taldek edo bakarlarik egingo dauen iragarriko da. Hiru kontzertuko birea izango da, Son Estrella Galicia zikloaren barruan. Era berean, ekitaldi horretan, Musika Bulegoa, SGAE Fundazinoa edo BIME lako babesleek emondako gainerako aitamenak jakinarazoko dira, eta ekitaldia amaitzeko talde gonbidadu ospetsu baten kontzertua egongo da (laster iragarriko da). Sarrera librea izango da, edukierea bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu