Iker Alvarez eta Aitor Urquiza txistulariak eta Maria Ereña kantari bizkaitarra gaur protagonista

Bizkaie! 2026-04-10 08:53   Musikea

VI. Tolofolk, apirilaren 12ra arte. 

Tolofolk martxan dago folkaren munduko musikari eta taldeak batzen dituan musika-jaialdia. Kultura herrikoiari indartzeko asmoz, sei emnaldi atondu ditu JeaJeaka Kultur Elkarteak aurtengo egitarauaren barruan, eta orain artekoakaz alderatuta, edizinorik elektronikoena izango ei da atontzaileen eretxiz.

Ohitureari eutsiz, Tolosako Berdura plazea izango da jaialdiaren erdigune nagusia, bertan egingo baitira hiru emonaldi, danak 19:00retan.

  • Hilaren 9an, Neønymus (Silberius de Ura) artisteak eta Amaia Elizaran jantzari tolosarrak inaugurau eben jaialdia.
  • Gaur, hilak 10, Harribitxi taldeak txistuaren erabilera barrietan sakonduko dau.  Frontoian, barriz, 22:30ean, DJ Makalaren txandea izango da, Mikel Unzurrunzaga Schmitz disko-jartzaile eta musika-produktore zarauztarrarena.
  • Apirilaren 11n, eguerdiko 12:0etan, Kalepoza, herriko nahiz kanpoko hainbat musika talde ibiliko dira kaleak alaitzen: Lasko Txarangea, txistulariak, Uharteko Jota Eskolako kideak....  Iluntzeko 20:00etan, Plaza Berrian, Mercedes Peon, Galiziako folk musikako ikurretako abeslaria. Haren ikerketa eta proiektu musikalen bitartez, musika tradizionalaren eta ohituren transmisinoan jarten dau arretea. 2025eko Goya sarietan musika original onenaren sarirako hautagaietako bat izan zan; 2008an, barriz, Musikaren Sari Nazionala be jasotakoa da.
  • Apirilaren 12an, Antton Valverderen kontzertuak zarratuko dau aurtengo edizioa. Isats-piano eta guzti agertuko da oholtzan Valverde, eta musikari laukote baten laguntzea izango dau: Joxan Goikoetxea akordeonistea, Txema Garces kontrabajistea, Francisco Herrero biolinistea eta Ivan Carmona biolontxelistea.

Urtero legez, Andia erropa-markeak jaialdirako propio sortutako kamisetea be aurkeztu dabe, herriko artisten arteko sinergien erakusgarri. Musika elektronikoari keinu eginez, eta soinu-mahai bat irudikatuz,panderoak eta biniloak be buztartzen ditu irudiak.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu