'Nahi dudalako!' kanpainea martxan
2026-03-25 09:24 Euskerea berbagaiBatxilergoaren eta Lanbide Heziketako ikasketak euskeraz sustatzea da asmoa.
Beste urte batez, Getxoko Udalak Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasketak euskeraz sustatzeko Nahi dudalako! kanpainan parte hartuko dau, datorren matrikulazino epeari begira. Kanpainea Bizkaiko 15 udalerritan, tartean Getxokoan, eta mankomunidade bitan aplikauko da, Alkarbide (Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea), EUDEL eta Foru Aldundiagaz alkarlanean. 15 eta 16 urteko gazteei eta euren gurasoei zuzenduta, helburua da DBHeko 3. eta 4. mailan dabizenek aurrerako ikasketetan be euskerazko eredua aukeratzea eta horretarako informazinoa emotea.
Horretarako, helburuari buruzko informazino libuxkearen 3.200 ale eta 100 kartel banatuko ditu Udalak ikastetxe, institutu, Gazte Informazino Bulego, kiroldegi, liburutegi eta bestelakoetan.
2010ean eta 2011n jaiotako 1381 gazteren etxetara esku-orria bialduko dau eta gainera, karta bat 2010ean jaiotako gazteren gurasoen 730 etxetara. Horretan www.nahidudalako.eus webgunean sartu daitezala animetan dau, bertan egun dagoan hezkuntza eskaintzea (Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Unibersidadea) azalduz baita inkesta bat beteteko be, horregaz hainbat sari (Ipad bat, drone bat eta 100 eta 125 euroko opari-txartelak) irabazteko aukerea izango dabelako gazteek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
