Hizkuntza eskubideak hausten ditue

Bizkaie! 2026-03-24 12:21   Euskerea berbagai

Zerbitzu publikoen kalidadea eta herritarren ondoizatea kaltetuz.

Agurne Gaubeka eta Garbiñe Petriati. | Ikusi handiago | Argazki originala

Gaur, hilak 24, Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2025 txostena aurkeztu dau Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean, igazko urtean Euskal Herrian zehar hizkuntza eskubidean emon diran gertakariak zein hutsuneak arloz arlo aztertzen dituana. Txostenaren aurkezpenean izan dira Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendaria eta Garbiñe Petriati teknikaria.

Lege betebehar falta, aurrerapauso ezaren atzean

Aurkezpenari hasierea emonez, Agurne Gaubeka zuzendariak ondokoa gogora ekarri dau: aurton Behatokiak 25 urte beteko ditu hizkuntza eskubideen babesean eta foko berezia jarri gura izan dogu lege betebehar faltak eragindako egoeretan. Halanda ze, azken urteetan araudietan lege betebehar falta edo lege betebehar lausoa izateak euskerea erabiltzeagaitik zapalkuntzak eragin ditu, eta, askotan, hizkuntza eskubidearen jarduna borondateen araberakoa izaten da.

Garbiñe Petriati Behatokiko teknikariak eskaini ditu erakundeak bildutako datuak. 2025ean, guztira 984 inzidentzia jaso ziran Behatokiak eskaintzen dauen Euskerearen Telefonoaren dei zein zerbitzu telematikoen bidez. Horreetatik 883 kexuak izan ziran, hizkuntza eskubideen urraketen barri emon ebenak. Era berean, 69 zoriontze eta 32 konsulta, iradokizun edo bestelako be izan ziren. 

Jarraian, Hizkuntza Eskubideen Egoera 2025 txostenaren ataletan jaso diran eskubide urraketea eta atzerapauso nabarmenenak laburbiltzen dira. Txosten osoa ikusgai dago www.behatokia.eus webgunean.

Hezkuntza eskubideen egoera administrazino publikoan

Euskal Hirigune Alkargoa, Eusko Jaurlaritzea eta Nafarroako Gobernuaren kasuetan, herritarrek berariaz informazinoa eta tramiteak euskeraz gura dituela adierazoten ibili behar izaten dabe oraindino be. Zenbait lanpostu publikotan euskerearen ezagutza ez izateak zerbitzua bera ezeze, sistema osoak be euskeraz funzionetako izan behar leikeen gaitasuna oztopatzen dau, eta azpikontratatutako zerbitzuetan, barriz, hizkuntza betebeharren klausulak falta dira, edo ez-betetzeak kontroletako mekanismoak.

Espainiako Estaduaren administrazinoari jagokionean, azaleko aldaketa batzuk egin diran arren, praktikan euskerearen autortzeak bigarren mailan egoten jarraitzen dau, eta herritarrek, euskeraz ibili direnean, eragozpenak jarri izana salatu dabe.

Frantziako Estaduaren administrazinoen ezezko sistematikoak, bestalde, bertako hizkuntza eta hiztunen eskubideen zapalkuntza erabatekoa eragiten dau. Hain zuzen be, justizia sistemaren alorrean Ipar Euskal Herrian 2025ean izan diren gertakariek hizkuntza eskubideen ezezkoa eta defensa eraginkorrerako eskubidearen urratzea azpimarratu eben.

Hizkuntza eskubideen egoeraren gaineko buruko min nagusiak

Hizkuntza eskubideen urraketea errepikakorrek osasungintza beraren kalidadean daben zuzeneko eragina izan da herritarrek adierazotako buruko min nagusietako bat. Orokorrean, espezializazinoetan zein eremu edo herri eta uri batzuetako osasun etxeetan euskerazko arretea jasoteko ezintasunak gero eta handiagoak izaten dabiz. Euskerearen ezagutzarik ez daben profesionalen hizkuntza hautua gailentzen dabil, eta horrek herritarra babes barik ixteaz gan, osasun sistemearen kalidadean be zuzenean eragiten dau.

Era berean, segurtasunari edo zaintzeari lotutako zerbitzuetan euskeraz jardutean albo-kalte ondorioak jasatea eta ziurbakotasuna be nabarmendu ditue herritarrek. IzaHalanda ze, larrialdi egoeretan euskeraz ondo komunikau ahal izatea segurtasun eta integridadea bermatzeko ezinbestekoa da.

Hezkuntzeari jagokionean, euskeraz ikasteko eskubideak tamalez 2025eko txostenean be derrigorrezko tokia hartu dau. Ipar Euskal Herrian bajuaren azterketea euskeraz egin ezina, Nafarroan D ereduak edegiteko dagozen oztopoak edo lurralde guztietan Lanbide Heziketan dagoan euskerazko eskaintza urria urte honetan be eutsi egin dira. Unibersidadeetan be euskerazko eskaintza eskasagoa da.

Holan, nabarmentzekoa da hezkuntza komunidade osoak euskerearen ezagutza izateak eta euskeraz ikasteak hezkuntza sistemea bera ezeze, jente-arteko lako sektoreen euskalduntzea be ahalbidetuko leikeela; esaterako, osasungintzea.

Hizkuntza eskubideen egoera eremu pribatuan

Eremu sozioekonomikoari jagokionean, aisialdia barruan, oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituen enpresek bezeroei arretea eta informazinoa euskeraz bermatu barik jarraitzen dabe, baita lege betebeharrak dituen eremuetan be. Halanda ze, lege babes egokia eta horri lotutako neurri eta plangintzak falta dira. Merkataritza handi eta kateek erabiltzen dituen makina eta teknologia barrietako kexuak be gehitu egin dira eta ostalaritza eta merkataritza txikian euskerea erabiltzean erantzun desegokiak be nabarmendu ditue herritarrek. Hain zuzen be, atzerriko hizkuntzen presentzia euskerearena baino handiagoa izaten dala salatu izan da.

Euskeraz bizitea, bigarren mailako beharra

Txosten honetan jasoten diran intzidentzia eta irakurketa askok egoera eta hizkuntza eskubideen autortzak aurrerapauso barik edo atzerapausoekaz jarraitzen dabela erakusten dabe. Hizkuntza eskubideak behar bezela ez autortzeak edo berme faltak, hizkuntzearen beraren irakaskuntzan, erabileran zein etorkizunean be eragin zuzena dau, beraz, larrialdi linguistikoaren diagnostikoagaz bat egin dau Behatokiaren irakurketeak. Araugintzan errotiko aldaketak planteau, baliabide material zein ekonomikoen inbersino nahikoa egin eta neurri bermatzaileak oinarri bezela ezarri ezean, azken hamarkadetan gertatu diran egoera bardinek errepiketan jarraituko dabe. Herritarrek jada gaindituak beharko lituzketen egoerak pairatzen jarraituko dabe, nabarmendu dau Behatokiko zuzendariak.

Ez hori bakarrik; atzerapausoak emoteko arriskua gero eta nabarmenagoa da. Halanda ze, Gaubekaren dinoanez: herritarrek egunerokoan dituen zeregin eta inguratzen dituen ekintza guztietan euskerea erabili, euskeraz informatuak izan edo euskeraz ikasi eta lan egitea bigarren mailako behar bezela hartzen da gizarteko hainbat gunetan. Euskeraz biziteko determinazinoa tinko eustea euskerea ez dakitenen eraso bezela hartzen da hainbat esparrutan, eta, ondorioz, espazio batzuetan erabagiaren aurrera jarraitzeak ondorioak izaten ditu herritarrarentzat.

Era berean, 2025. urtean hizkuntza eskubideen urraketen aurrean administrazino, enpresa zein eragile ezbardinek emoten dituen erantzunetan jarri dau fokoa txosten horrek: erantzun txarrez harago, urraketa baten aurrean ez erantzutea edo bestelako lehentasunak dagozela erantzutearen arazoa, esaterako.

Kontuak kontu, Behatokiak dei egiten deutse Euskal Herri osoko herritarrei hizkuntza eskubideen urraketez jaubetu, Euskerearen Telefonoa erabiliz ahaldundu, atontzera eta euskaltzale aktibo izatera. Era berean, Euskalgintzearen Kontseiluak bagilaren 13an Iruñean deitu dauen Euskaltzaleen Martxari atxikimendua adierazo deutso eta euskaltzale guztiak bertaratzera deitu dau, euskereak etorkizuna izan deian behar dan bizkunde barria eregiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu