Onintza Enbeitak irabazi dau Busturialdeko Bertsolari Txapelketea
2026-03-16 09:36 BertsolaritzeaBuruz-burukoa Aitor Etxebarriazarragan kontra jokatu dau.
Onintza Enbeitak irabazi dau Busturialdeko Bertsolari Txapelketea. Zapatuan, hilak 14, jokatu eben finala Gernikako Astran. Ondoko bertsolariak ibili ziran:
- Onintza Enbeita.
- Aitor Etxebarriazarraga.
- Lurdes Ondaro.
- Asier Galarza.
- Mikel Retolaza.
- Koldo Muñiz.
- Janire Arrizabalaga.
- Beñat Bilbao.
Kontuak kontu, Onintza Enbeita eta Aitor Etxebarriazarraga sailkatu ziran buruz-burukoa. Bertan, Enbeitak eskuratu eban txapela, Itziar Foruriak jantzi eutsona. Horrezaz gan, buruz-burukora jokatu eben bertsolari biek Jokin Abaitua artistearen artelan original bana eskuratu dabe.
Atontzaileek ondokoa adierazo dabe: eskerrik asko danoi, giro ederra sortu genduan! Holako momentu gehiago etorriko dira.
Argazkiak Txebi Arriagak atera zituan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
