2026/03/22 12:30

Guggenheim Bilbao Museoan. | Musikea

Loraldia. 'AHAZTU BARIK'. Memoria alfabetiko-kronologiko-bibliografikoa.

12:30

TopARTEren testuinguruan, esperientzia bakarra: literaturea, bertsolaritzea eta musikea buztartzen dituan hitzordu berezia Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan.

Loraldiaren produkzino propio eta klasikoa: Festibalaren lehen edizinotik lantzen dan sormen-katea, urtero idazle gonbidadu batek etorkizunari buruzko testu originala idazten dauena, zuzenean estreinetako.

Aurten, Miren Agur Meaberen testua, idazki originala abiapuntu, Antton Valverdek zuzeneko musikea jarriko dau, eta Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariek, Amaia Agirreren gidaritzapean, testua ezagutu barik inprobisauko dabe.

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu