Lurdes Ondarok irabazi dau Errigoitiko saioa
2026-03-09 08:10 BertsolaritzeaFinala martiaren 14an izango da Gernikako Astran.
Jokatu dira Busturialdeko Bertsolari Txapelketako kanporaketa guztiak. Lehenengo kanporaketea Belendizko Txokoan jokatu zan; bigarrena, Muruetako Eskola Zaharrean; eta, hirugarrena eta azkena, Errigoitiko Ikuilu Txokoan. Halanda ze, Lurdes Ondarok irabazi dau saioa eta zuzenenan sailkatu da finalera.
Holan geratu da sailkapena:
- 1. Lurdes Ondaro.
- 2. Koldo Geruzaga.
- 3. Ibai Amillategi.
- 4. Enare Muniategi.
- 5. Iker Uriarte.
- 6. Ander Elortegi.
Kontuak kontu, ondokoak dira finalean parte hartuko daben bertsolariak:
- Onintza Enbeita (lehenengo saioko irabazlea).
- Aitor Etxebarriazarraga (bigarren saioko irabazlea).
- Lurdes Ondaro (hirugarren saioko irabazlea).
- Asier Galarza.
- Mikel Retolaza.
- Koldo Muñiz.
- Janire Arrizabalaga.
- Beñat Bilbao.
Finala martiaren 14an izango da Gernikako Astran, arratsaldeko 18:00etan. Gai-jartzaileak Idoia Anzorandia eta Alain Cubero izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
