Ezkutu taldearen EP barria plazan da: 'Sua'

Bizkaie! 2026-03-05 08:05   Musikea



Daborduko plataforma digital gehienetan entzungai dago, Spotifyn izan ezik.

EPa publikau baino astebete lehenago, lehenengo kantearen bideoklipa argitaratu eben, Sua ginen.

Kantuak

1. Sua ginen.

2. Zu gabe ezer.

3. Papeles (Gata Cattana cover).

Ezkutu

2023an Iruñerrian (Nafarroa) jaiotako taldea. Urte horren amaieran, bere lehen EPa argitaratu eben, Barne piztiak, rock, punk eta metal estiloak buztartzen dituen bost kantuz osotua. 2026an ataratako bigarren EP hau taldearen lehen lan luzea izango danaren aurrerapena dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu