'Lazkagao Tattoo', Hitzetik Hortzeran
2026-03-04 12:50 BertsolaritzeaZapatuan, hilak 7, 21:00etan, ETB1en.
Urte asko daroa Lazkagao Tattoo artisteak tatuajeak egiten. Pandemian, Joxe Miel Iztueta Lazkao Txikiren marrazki bizidunak ikusten hasi zan barriz, orrietan irudien zirriboak eginez. Lagunei gustau eta bertsolariaren tatuajeak egiten hasi zan.
Tatuaje horreei buruz berba egingo dabe aste honetako programan.
Pasaiako eta Iruñeako jaialdiak, entzungai
Bertsoak beti dau lekua Hitzetik Hortzeran. Aste honetan be, Pasaiako eta Iruñeko saioak emongo ditue.
Pasaian, Bixi-bixi Alkarteak urtero atontzen dauen jaialdiko bertsoaldiak izango dira zapatuko programan. Pasai Donibaneko Juanba Berasategi Aretoan kantuan Alaia Martin Etxebeste, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maialen Lujanbio Zugasti eta Sustrai Colina Acordarrementeria ibili ziran. Gai-jartzaile lanak, barriz, Amaia Agirre Arrastoak egin zituan.
Txantreako Salestarren Areto Zaharrean, barriz, ondoko honeek ibili ziran bertsotan: Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Aroa Arrizubieta Barredo, Eneko Lazkoz Martinez, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Nerea Ibarzabal Salegi eta Saats Karasatorre Martinez. Alaitz Rekondo Ferreroren izan zan gai-jartzailea.
Xalbadorren bertso jarriak: Lukas Adixkideari
Aste honetan Lukas Adixkideari izeneko bertso bildumeagaz amaituko da programa, Fernando Aire Xalbadorren bildumeagaz. Lukas Urepeleko herritarra zan, Amerikara gaztetan joan zana. Behin, Lukasek Amerikatik dirua bialdu eutson Urepeleko erretoreari bazkaria egiteko lau lagunek; tartean, Xalbador.
Betiko lez, Ainhoa Sarasua Laskaraik eta Eñaut Agirre Goiak kantauko ditue bertsoak eta Manex Pagola Apezetxea musikaria izango dabe ondoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
