Martiaren 15ean egingo dau Bertsozale Alkarteak Batzar Nagusia
2026-03-02 09:12 BertsolaritzeaAbadiñoko Txanporta Kultur Gunean.
Urtero lez, Bertsozale Alkarteak Batzar Nagusia egingo dau. Martiaren 15ean izango da (domeka), Abadiñoko Txanporta Kultur Gunean. Goizeko 10:30ean hasiko da batzarra.
Ondoko honeek izango dira gaiak:
- Sarrerea.
- 2025eko memoria eta 2026ko egitasmoak.
- 2025eko diru kontuak eta 2026ko aurrekontuak.
- Herrialdeen irakurketea.
Herrialdeetako batzarrak
Arabako Bertsozale Alkarteak urte hasierean egin eban batzarra, txapelketearen aurkezpenagaz batera Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Ondokoa da batzar guztien egutegia:
- Arabako Bertsozale Alkartea: urtarrilaren 18an egin zan.
- Nafarroako Bertsozale Alkartea: zezeilaren 28an egin zan.
- Bertsularien Lagunak Alkartea: zezeilaren 28an egin zan.
- Bizkaiko Bertsozale Alkartea: martiaren 5ean.
- Gipuzkoako Bertsozale Alkartea: martiaren 12an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
