Aitor Etxebarriazarragak irabazi dau Muruetako saioa
2026-03-02 08:21 BertsolaritzeaFinalera sailkatu da zuzenean.
Jokatu da Busturialdeko Bertsolari Txapelketearen bigarren saioa. Lehenengo kanporaketea Belendizko Txokoan jokatu zan; bigarrena, barriz, Muruetako Eskola Zaharrean izan da. Halanda ze, Aitor Etxebarriazarragak irabazi dau saioa eta zuzenenan sailkatu da finalera.
Holan geratu da sailkapena:
- 1. Aitor Etxebarriazarraga.
- 2. Asier Galarza.
- 3. Mikel Retolaza.
- 4. Koldo Muñiz.
- 5. Julen Ibarguengoitia.
- 6. Helene Yerga.
Hurrengo kanporaketea martiaren 6an izango da, Errigoitiko Ikuilu Txokoan. Saioaren ostean pintxoak egongo dira.
Finala martiaren 14an izango da Gernikako Astran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
