Bertsolari aldizkariak 35 urte bete ditu aurten

Bizkaie! 2026-02-23 07:40   Bertsolaritzea

Atal bakotxak letra baten izenburua izango dau eta programea letra horregaz hasiko dan kontzeptu baten bueltan joango da. Atal pilotoan Mikele Arizkorretak Beñat Hach Embarek eta Unai Gaztelumendi alkarrizketatu ditu, programearen nondik-norako nagusien barri izateko.

  • Aurkezlea: Mikele Arizkorreta legazpiarra, lanbidez erizaina, bertso eskoletan ibilitakoa eta ibilbide oparoa egin dau aktore zein abeslari lanetan: zineman Hil kanpaiak filmean edota Bat, Arrano eta Minutu bat fim laburretan; telebistan Go!azen, El Internado, Alardea, Ixa, 3ZPA4...; antzerkigintzan Bihar arte soilik eta Ekain & Mikele; eta audiogintzan Egia Gordinetik! Gaian aditua dan bateren bat konbidauko dau alkarrizketea egiteko eta programan zehar bigarren konbidadu baten audioa be sartuko da lantzen gabizan gaiari buruzko ekarpena eginez.
  • Gidoilaria: Ane Zuazubiskar. Eduki honen idea Ane Zuazubiskar kazetari eta bertsolariak izan dau, erredakzino batzordeko kidea be badana; bera izango da programan gidoilari, aurretik Zulora! edo Ez hain ondo (Gaztea) bideopodcastak aurkeztu dituana.
  • Eszenaratzea: Unai Gaztelumendi (bertsolaria eta marrazkilaria da. Aldizkariko erredakzinokoa da eta diseinatzailea. Sorreratik Hiru Damatxo kooperatibako kidea be bada, eta besteak beste, EITB-k emitidu dauen Linbo programearen eszenaratzeaz arduratu da.
  • Grabaketea: ZuZeu. Hedabideko Urko Uranga eta Anartz Bilbao arduratuko dira programearen grabaketaz. ZuZeu aurrendara izan zan podcastgintzan, euskeraz podcastak egiten hasi zan lehen hedabidea izan baitzan (Barruan Gaude, Euskal Gaizkileak..). Holan definidute dabe ZuZeuko kideek: ZuZeu orainkari digitala da, aldizkari digitala, hedabidea, uneoro aldatzen dan albistaria... euskaldunok munduari begiratzeko leiho moduko bat... Blogen blog moduko bat be izan nahiko leuke ZuZeuk, nor bere aldetik ibili beharrean, alkarren ondoan hobeto gagozalakoan... Baina, batez be, ZuZeuren helburua erabiltzaileek eurek albistari digital bat egitea da. Zeharretara. Zu zeu barik jai daukagu. Hedabidearen podcast guztiak, baita euskeraz egiten diran beste asko be, podcast.eus helbidean entzun daitekez.
  • Edizinoa: Beñat Hach Embarek (Bertsolari aldizkariko koordinatzailea eta ZuZeuko erredakzinoko kidea)..
  • Laguntzailea: Euskaltzaindia (egitasmoaren laguntzailea da, bere Donostiako egoitzako ganbaran, Luis Villasante eraikinean, grabetan baita programea).
  • Babeslea: Keler.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu