2026/02/22 12:00

Bilboko Euskalduna Jauregian. | Musikea

'Bihozkadak'. BILBOKO UDAL MUSIKA BANDEA.

12:00

Bilboko Udal Musika Bandeak Bihozkadak izeneko kontzertua eskainiko dau domekan, zezeilaren 22an, 12:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean. Txemi Etxebarria Urzain da zuzendari konbidadua. Kontzertua, 2025-2026 denporaldiaren barruan dago, Profilak izenekoa.

1980an Arrasaten (Gipuzkoa) jaioa, Txemi Etxebarria Urzain nazinoarteko sekulako ibilbidea egin dau. Zuzendari, konpositore eta pedagogoa da. Tronpea jorratu eban Bilbon eta ondoren zuzendaritza ikasketak sakondu zituan Herbehereetan eta Belgikan, Maastrichten eta Anbereseko Errege Konserbatorioan hain zuzen be. Europako hainbat orkestra eta bandekaz ibili izan da lanean eta nazinoarteko hainbat zuzendaritza-lehiaketan saritu dabe; horreen artean, Bilbao Musika Nazinoarteko Zuzendaritza Sariaren IV. Topaketatako lehen saria.

Errepertorioak estilo eta hizkuntza askotako lanak batzen ditu, karga emozional handia partekatzen dabenak. Lehen zatian, publikoak ondoko obrak entzuteko aukerea izango dau: Firefly (Ryan George), Battle of Hearts (Bert Appermont) eta Danse Macabre (Camille Saint-Saëns). Bigarren zatian, barriz, ondokoak: Tre Pezzi per Banda (Marco Pütz), Carnaval (Julie Ann Giroux), Strange Humors (John Mackey).

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu