Aitziber Grados, Hitzetik Hortzeran
2026-02-19 12:39 BertsolaritzeaLinbo eta Benetan Zabiz programetako aurkezlea da.


Altsasun izango da Hitzetik Hortzerako lantaldea aste honetako programan, izan be, Aitziber Grados Muñoa ETBko aurkezlea eta podcast egilea alkarrizketatuko dabe. Linbo programako aurkezlea da Grados eta ETB1eko programa horrek umoregintzeari eta telebisteari egiten deutson ekarpenaz ibiliko da Mirari Martiarenagaz; baita, prestetan dabizen bigarren denporaldiari buruz be.
Linbo aurkezteaz gan, Benetan zabiz podcasteko gidaria be bada Malen Altuna Biterigaz batera. Halanda ze, podcast horren berezitasunei buruz berba egingo dabe.
Bertsolaritzeagaz be badau loturea Altsasuko kazetariak: gaztetxotan zortzi urtez Altsasuko bertso eskolako kide izan zan. Haren irakaslea, Joxema Leitza Razkin izan zan. Garai horreek gogoratzeaz gan, gaur egun bertsoagaz dauen hartu-emonaz eta bertsoak emon deutsonaz be berba egingo dau Hitzetik Hortzeran.
Iruñeko eta Galdakaoko bertsoaldiak, entzungai
Zezeilero Iruñea bertsoz betetzen dau Bertsoaroa zikloak: hainbat ekitaldi atontzen ditue bertsoaren bueltan. Aste honetako Hitzetik Hortzeran, lehen jaialdiko bertsoak eroango ditue pantailara. Ander Aranburu Arriola izan zan gai-jartzailea eta bertsotan Eki Mateorena Zozaia, Julio Soto Ezkurdia, Maialen Lujanbio Zugazti, Maider Arregi Markuleta, Sarai Robles Vitas eta Xabat Illarregi Marzol ibli ziran.
Bertso Derbia be ohiko konbertidu da bertso agendan. Galdakaon, Arkaitz Estiballes Ormaetxeak gidatu eban saioa eta ondoko honeek ibili ziran bertsotan: Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Amets Arzallus Antia, Andoni Egaña Makazaga, Eneritz Artetxe Eizagirre, Igor Elortza Aranoa eta Onintza Enbeita Maguregi.
Hitzetik Hortzera: zapatutan, 21:00etan, ETB1en.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
