'Unibertsolariak' saioa, Hitzetik Hortzeran berbagai

Bizkaie! 2026-02-11 12:47   Bertsolaritzea

Gasteizko unibersidadeko ikasleek atondutako ekimena da.

Gasteizko unibersidadeko ikasleek hilero atontzen ditue Unibertsolariak izeneko bertso saioak. Halanda ze, horri buruz egingo dabe berba aste honetako Hitzetik Hortzeran. Ikasturte honetan, Gasteizko Abisinia tabernan egiten dabe bertsotan, hileko azken eguaztenetan. 

Unibertsolariak taldeko June Aiestaran Iparragirre eta Maddi Agirre Epelde alkarrizketatuko ditu Mirari Martiarenak. Ekimenaren antzolakuntzaz, bertso saioez eta giroaz ibiliko dira. Gasteizeko unibersidadearen bueltan sortzen dan bertso giro ezagunaren ondorioetako bat da Unibertsolariak eta unibertso hori zelako dan adierazo dabe bertsolariek. Horrezaz gan, bertsolari gazteen kezkak eta bertsotan egiteko gogoaz be hausnartuko dabe.

Mehetegiko txakurra bertso bildumea

Aste honetako programan bertso jarriak be izango dira: Mehetegiko txakurra izenburuko bildumea kantauko dabe Ainhoa Sarasua Lasakaraik, Eñaut Agirre Goiak eta Manex Pagola Apezetxea musikariak lagunduta. Gaizki jagoten eben Xuriko txakurraren bizimodua kontetan dau bildumeak. Gratien Adema Goienetxe Zalduby bertsolariak 1866an aurkeztu eban bildumea, Anton Abadia Urrustoik atondutako koplarien guduan.

Gasteizko eta Zeraingo saioak

Betiko lez, plazako bertsoaldiak be izango dira programan. Alde batetik, alkarrizketeari lotutako saioa ikusi ahal izango da: Gasteizen Unibertsolariek egindakoa hain zuzen be. Danel Herrarte Nafarrate, June Aiestaran Iparragirre, Maddi Agirre Epelde eta Suhar Gesalaga Egiguren ibili ziran kantuan. Gai-jartzailea, Sabin Abarrategi Sarrionandia izan zan.

Beste alde batetik, sagardao denporaldiari hasierea emoteko Zeraingo Oiharte sagardaotegian atondutako bertso afaria izango da Hitzetik Hortzeran. Aitor Mendiluze Gonzalez, Iker Zubeldia Katarain eta Unai Agirre Goia ibili ziran bertsotan.

Hitzetik Hortzera: zapatuan, 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu