2026/02/19 - 2026/02/21
Iruñean. | Jaialdiak'Itinerarios de Caligrafía/Kaligrafia Ibilbideak'.

Itinerarios de caligrafía/Kaligrafia Ibilbideak (ICKI) jaialdiaren ekitaldi nagusia berbaldi eta mahai-inguru topaketea izango da, bertako eta kanpoko hizlariakaz. Aro digitalean kaligrafiaren eta eskuz idaztearen aldarrikapena dau ardatz. Zezeilaren 19tik 21era egingo da) Iruñean.
Topaketeak nazinoarteko eta diziplinarteko parte-hartzaile talde berezia batuko dau, besteak beste, honako gai honeei buruzko berbaldiak eskainiko dituelarik: alfabetatze teknologikoa, alfabetatze analogikoa, idazketea galtzearen arriskuak, idazketearen didaktikan ikasteko tresnak, kaligrafia periferikoak, munduko metodologiak eta ereduak eskuz idatzitako idazketea irakaskuntzan, eskuzko idazketa berehalakotasunaren eta urgentziaren kontrako erresistentzia, adierazpen artistiko garaikideen bidez idazten ikastea.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
