43 erakunde batu dira First Lego League Euskadi hezkuntza-programara

Bizkaie! 2026-02-09 12:44   Kulturea

Barrikuntzearen Euskal Agentziak, Innobasquek, atontzen dau.

Programearen bidez 6 eta 16 urte arteko ikasleen artean zientziaren eta teknologiaren aurrean interesa sustatzea da asmoa. Entidade horreen artean enpresak, unibersidadeak, teknologia- zentroak, museoak eta erakundeak dagoz. Euskal gazteen artean STEAM bokazinoak sustatzeko eta zientziaren eta teknologiaren aurrean interesa pizteko eragile publiko eta pribatuek alkarregaz egiten daben lanaren erakusle da aurtengo edizinoa be.

Entidade laguntzaileen artean, zazpik formakuntza-programearen bisitak gidatu dituz. Innobasquek bultzatzen dau programa aurrendari hori eta zientzia eta teknologiagaz zerikusia daben bisita
eta hezkuntza-esperientziak atontzen ditu, horreen bidez ikasleei denporaldi bakotxeko erronka zientifiko eta teknologikoagaz lotura daben edukiak erakusteko. Aurtengo edizinoan erronkea Unearthed da: lurpetik azalera.

Helburua da partaideak joandak denporak deskubridu deiezala arkeologia eta STEAM tresnak eta trebeziak ardatz hartuta. Programa horren barruan, ikasleek hainbat bisita egin ditue Euskal Herriko museo eta aztarnategi arkeologikoetara. Honako honeek izan dira gidari bisita horreetan: Aranzadi Zientzia Alkartea, BizkaiKOA (Bizkaiko Arkeologia Museoa eta Santimamiñe), Ekainberri, BIBAT Gasteizko Arkeologia Museoa, Bilboko Berreginen Museoa eta Iruña-Veleiako Erromatar Aztarnategia.

Ekimenean lankide izan diran beste 36 entidadeek torneoaren antolakuntzan lagundu dabe. Zezeilaren 28an hiru euskal uriburuetan (Bilbo, Donostia eta Gasteiz) eta Arrasaten izango da eta danetara, 68 ikastetxetako 3.400 ikaslek hartuko dabe parte 205 lantaldetan banatuta.

First Lego League Euskadi 2025-2026 programea

Atontzaileak:

  • Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia.
  • Deustoko Unibersidadea.
  • Mondragon Unibersidadea.
  • Euskal Herriko Unibersidadea (EHU).

Erakundeak:

  • Arrasateko Udala.
  • Bilbao Ekintza.
  • Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidadeak eta Barrikuntza Saila.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila.
  • Arabako Foru Aldundia.
  • Bizkaiko Foru Aldundia.
  • Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Donostia Sustapena.

Ikerketa eta teknologia-garapenerako zentroak:

  • Ikerlan
  • Lortek.

Enpresak:

  • Alzola.
  • Ausolan.
  • Batz.
  • BBK.
  • Cikautxo.
  • Danobatgroup.
  • Doplay.
  • Drone by Drone.
  • Erreka.
  • Fagor.
  • Iberdrola
  • Krean.
  • Laboral Kutxa.
  • Lana.
  • LKS Next.
  • Maier.
  • Mondragon Korporazinoa
  • Multiverse Computing.
  • Ondoan.
  • Orbik.
  • Salto Systems.
  • Ulma.

Beste entidade batzuk:

  • Aranzadi Zientzia Alkartea.
  • BizkaiKOA.
  • Ekainberri.
  • Vital Fundazinoa.
  • Bizkaiko Arkeologia Museoa.
  • Arabako Arkeologia Museoa.
  • Bilboko Berreginen Museoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu