169.870 turistak bisitau eben Getxo 2025ean
2026-02-09 10:25 KultureaTurismoak 9.265.000 euroko eragin ekonomikoa izan eban udalerrian.
2025a urte turistiko ona izan zen Getxorentzat, Udaleko Turismo Unidadeak egindako balantzeak dakarrenez. 169.870 turista eta bisitari (+ % 0,15) heldu ziran Getxora eta gozetako prestautako instalazinoetara joan ziran: Bizkaia Zubiko oinezkoen pasabidea, turismo bulegoak, kirol portua, hotel-establezimenduak eta Turismo Bulegoko erreserba zerbitzua. 17 autonomia erkidegotatik eta uri autonomo bitatik etorri ziran, eta bost kontinentetako 50 herrialdetik baino gehiagotatik.
Urteko hirugarren hiruhilekoan (garagarrila-iraila) bisitarien % 42,51 izan ziran; beraz, urterik urte desestazionalizazinoa hobetu egin da, goi-denporaldian (udan) kontzentrazinoa bajatuten eta behe-denporaldian (urria-martia) gora eginez.
Amaia Aguirre Getxoko alkateak adieraz duenez, 2025eko balantze turistikoak berresten dau Getxok eredu jasangarri eta bikaintasun eredu baten alde egindakoa poitiboa izan dala. Pozten gaitu bisiten urtarokotasun ezak, eta horrek erakusten dau gure kultura eta ondare-erakargarritasuna udako denboralditik harago sendotzea lortu dogula, urte osoan zehar jarduerea bermatuz. Horri gure ekonomiarako oinarrizkos dan datu bat gehitzen jako: bisitetan gaituenek batez besteko gastua handitzea, eta horrek eragin zuzena dauka gure ostalaritzan eta zerbitzuetan, esperientziaren kalidadea eta herritarrentzako itzulerea lehenesten dituan estrategia bat balioztatuz.
Okupazinoari jagokonez, ostatu-establezimenduek 97.268 gaualdi erregistrau zituen. Urteko batez besteko okupazioa % 69,35era igon da hoteletan, baina pensinoetan % 63,67ra bajau zan. Batez besteko egonaldia egun bitik beherakoa da: 1,99 hoteletan eta 1,73 pensinoetan; azken urteetako daturik bajuena. Apartamentu turistikoetako bik % 95eko okupazinoa eta ia aste biko egonaldi handia izan eben. Getxok holako establezimendu 2 baino ez ditu: bat Romon, 2021ean inaugurautakoa, eta bestea Portu Zaharrean, 2022an inaugurautakoa).
Jatorriaren arabera, turisten bolumena (bizkaitarrak eta getxotarrak izan ezik) guztizkoaren % 87,45 izan zan; nazinoarteko turismoa ia estaduko turismoraren datuetara heldu zan, guztizkoaren 42,46 eta % 42,71, hurranez hurran. Euskal turismoan, guztizkoari % 7 Gipuzkoan eutsi egin jako, baina Araban % 17 bajau da.
Atzerriko turismoaren jatorri nagusia, % 9ko igoera izanda, Erresuma Batukoa izan da, Frantzia eta Alemania atzetik dituala. Ondoren, Italia, AEBak (bosgarren postuan dago) eta Herbehereak dagoz. Nabarmentzekoa da Japoniako turismoa, aurreko urtean izandako igoera handiari eutsi baiteutso, Argentinako turismoa gainditu baitau. Estatuari jagokonez, Madrildik etorritakoa nabarmentzen da eta, ondoren, Kataluniatik eta Valentziako Erkidegotik etorritakoa. Gaztela, Leonen eta Andaluziatik etorritakoen hazkunde handia izan da. Bisitau gaituenek egindako gastua aztertu ondoren (ostatua, garraioa, jarduerak, mantenua eta erosketak), esan daiteke turismoaren sektoreak 9.265.3356 euroko eragin ekonomiko zuzena izan ebala Getxon (+% 15,63). Horri 10,27 miloe euro gehitu behar jakoz, Euskal Kostaldeko helmugetan (Ibiltour Ocio 2023) persona bakotxeko eta Euskadiko egonaldi eguneko batez besteko gastu turistikoagaitik zenbatzen diranak. Nazinoarteko turismoak laguntzen du turistak egonaldian egiten duen gastu-maila handitzen, baita desestazionalizazioan ere.
Baliabide turistikoetara egindako bisitei jagokenez, Bizkaia Zubiako oinezkoen pasabideak 85.214 bisitari izan zituan, aurreko urteko datuak hobetuz. % 37 estadutik etorritakoak ziran (batez be Madrildik, Kataluniatik, Andaluziatik, Valentziako Erkidegotik eta Gaztela eta Leondik). % 49 Europar Batasuneko eta atzerriko turismoa izan zan, batez be Alemaniakoa, eta ondoren Frantzia, AEB, Italia, Erresuma Batua eta Japonia.
Abra-Getxo Kirol Portuak 358 belaontzi (+ % 38) eta iragaitzazko 854 nabegatzaile (+% 51) hartu zituan. % 42 Frantziakoak ziran eta % 20 estadukoak. Batez besteko egonaldia 2,6 gauekoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
