Aroa Arrizubietak irabazi dau Oiongo lehen saioa

Bizkaie! 2026-02-09 07:45   Bertsolaritzea

Giro ederra 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketeari ekiteko. 

Aroa Arrizubieta. Erretratua: XDZ. Bertsozale. | Ikusi handiago | Argazki originala

Oiongo Bazterra aretoa ganezka egoala irabazi dau Aroa Arrizubietak eta finalaurrekoetarako pase zuzena lortu dau.

XVII.Arabako Bertsolari Txapelketa martxan da. Azken edizinoetan irudikatutako ibilbideari jarraituz, Arabako bertsolaritzearen talde alkarlanak adierazoten dauen irudia nabarmen, 18 bertsolarik parte hartuko dabe.

Kantau daben sei bertsolariak ondokoak izan dira:

  • Unai Anda Delika - Ametzaga.
  • Sabin Abarrategi Sarrionandia - Aramaio.
  • Felipe Zelaieta Txurruka - Mallabia/Gasteiz.
  • Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku.
  • Martin Abarrategi Sarrionandia - Aramaio.
  • Aroa Arrizubieta Barredo - Gasteiz.

Lehen fase honetan 13na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Aroa Arrizuetak lortu dau puntu gehien, 269, hain zuzen be. Lehen faseko hiru saioen puntuazinoaren hurrenkeran osotuko dira finalaurrekoak. Puntuazinoak ondorengoak izan ziran:

  • Aroa Arrizubieta: 269 puntu.
  • Martin Abarrategi : 256 puntu.
  • Iñaki Viñaspre: 249 puntu.
  • Sabin Abarrategi: 243,5 puntu.
  • Unai Anda : 238,5 puntu.
  • Felipe Zelaieta: 222,5 puntu.

Hamabi lagunez osotutako gai-jartzaile taldetik Eli Plazaola Zubizarreta izan da Oiongo aurkezlea. Lehen faseko lehen saioko epaimahaian dagoz Ekaitz Elorriaga Anduaga, Fernando Sopelana Alonso eta Iker Elexpuru Lete. Endika Jimenez Enbeita ibili daidazkari lanetan.

Kontuak kontu, hurrengo saioa, zezeilaren 15ean izango da Laudion, Kasinoan, arratsaldeko 17:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu