Gaur, hilak 9, Imanol Ariasek 'La casa' berbaldia eskainiko dau

Bizkaie! 2026-02-09 07:50   Kulturea

Eibarko 49. Antzerki Jardunaldiak egitasmoaren barruan.

Gaurtik, hilak 9, martiaren 27ra arte, 49. Antzerki Jardunaldiak egingo dira Eibarren. Uriko kultura-hitzordu garrantzitsuak, ia mende erdiko ibilbideagaz, arte eszenikoen erreferente konbertiduko dau Eibar, kaleko antzerki, komedia, drama, tragikomedia, jantza, pailazo, umeentzako ikuskizunak eta hausnarketarako jarduera paraleloak batzen dituan programazino zabal bategaz.

Jon Iraola Eibarko alkateak adierazo dauenez, berrogeita bederatzigarren edizinoa atontzea proiektuaren osasun onaren eta publikoaren fideltasunaren erakusgarri da. Kalidadeko proposamen kulturalak baloretan ditugu. Bertako ikusleak erakarteaz gan, Eibarko irudi kulturala be zabaltzen dabe gure herritik kanpo

Era berean, Andoni Zabalak, Kulturako zinegotziak, ondokoa esan dau: aurtengo programazinoak generoen, formatuen eta hizkuntzen aniztasunaren alde egiten dau, euskerazko eta gaztelaniazko ikuskizunakaz eta estaduko hainbat lekutako konpainiakaz.

Kontuak kontu, gaur, hilak 9, La casa izeneko inaugurazino-berbaldia egingo dabe Coliseo Antzokian. Aurtengo protagonistea Imanol Arias aktore ezaguna da. Aurkezpen-lanak Irene Hernandok egingo ditu. Sartzea doban izan arren, izena emon behar da hemen.

Programazinoa

  • Zezeilak 9 – La casa, berbaldia Imanol Ariasegaz.
  • Zezeilak 10 eta 11 – Mejor no decirlo.
  • Zezeilak 18 – Kandida.
  • Zezeilak 21 – Casting Lear.
  • Zezeilak 22 – Contra Ana.
  • Zezeilak 24 – Nor naizen baneki.
  • Zezeilak 26 – Dysphoria.
  • Zezeilak 27 – El peor espectáculo del mundo. De momento.
  • Zezeilak 28 – Hodei guztien gainetik.
  • Martiak 1 – Loreen hizkuntza.
  • Martiak 3 – La barraca.
  • Martiak 5 – Hasta el último baile.
  • Martiak 7 – Quimera (pase bi: 12:30 eta 19:00)
  • Martiak 7 – A la gloria con Gloria Fuertes.
  • Martiak 10 – Kaka.
  • Martiak 11 – Antzerkia pantailetan (film laburren proiekzinoak).
  • Martiak 14 – Preguntamelón.
  • Martiak 15 – Kolapsoa.
  • Martiak 17 – 52 hercios.
  • Martiak 18 – El dragón de oro.
  • Martiak 21 – Jasón y las furias.
  • Martiak 22 – Cantando bajo las balas.
  • Martiak 24 – R&J.
  • Martiak 25 – Egin bedi zure nah-ia.
  • Martiak 26 – Zanbuila.
  • Martiak 27 – El encargo.

Sarrerak eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu