Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) eta Bilboko Koral Alkartea Bilbon

Bizkaie! 2026-02-10 08:07   Musikea

XXV. Musika-Musica jaialdian, martiaren 6an.

Gonzalo Olabarria, Juan Mari Aburto eta Begoña Escribano. | Ikusi handiago | Argazki originala

Musika-Musicak 25 urteko ibilbidea dakar hiru egunean 69 kontzertu batuko dituan edizinoan eta barriro be Bilbo musika klasikoaren topagune bihurtuko dau, errepertorio sinfoniko eta ganberakoaren obra handiak, familia-proposamenak, musika eta zinema eta bestelako jarduerak barrubatuko dituan programazinoagaz.

Haierak kontzertua martiaren 6an, barikuan, izango da Arriaga Antzokian, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) eta Bilboko Koral Alkartearen eskutik, François López-Ferrer zuzendari dabela; J. C. Arriagaren Sinfonía en re menor interpretauko dabe haren 200. urteurrena dala-eta, baita G. Bizeten Te Deum bere.

Jaialdiaren ganerako kontzertuak Euskalduna Jauregian izango dira, aldi bereko emonaldiakaz hainbat aretotan eta formatu desbardinetan, gitxi gorabehera 45 minutuko iraupenaga.

Bilboko Udalak atondutako musika klasikoko jaialdi honek aurten 25. edizinoa beteko dau eta uriko kultur ekitaldi nagusietakoa da. Martiaren 6tik 8ra, Euskalduna Jauregiak, danetara, 69 kontzertu hartuko ditu, publikoari musikearen historiako obra eta konpositorerik adierazgarrienetako batzuen ibilbide zabala ezagutzeko aukerea emonez.

Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, Kultura eta Gobernantza zinegotziak, Gonzalo Olabarriak eta jaialdiko zuzendariak, Begoña Escribanok aurkeztu dabe Musika-Musica programazinoa Arriaga Antzokian; Estadu osoan, ezaugarri horreek dituen jaialdi bakarra da. Musika-Músicak hasieratik eutsi deutso bere izaera eskuragarri eta herrikoiari. 25 urte honeetan zehar, jaialdia kultura-proiektu sendo lez finkatu da, musika klasikoa publiko guztiari hurbilduz eta Bilboren proiekzino kulturala indartuz.

Prentsaurrekoan iragarri dabenez, edizino honek barriro be nazioarteko ibilbide luzeko orkestra sinfonikoak eta ganberakoak, laukoteak eta hirukoteak batuo ditu. Jaialdiak aurreko edizinoetan sekulako erantzuna izan eben interpreteak barriro hartuko ditu, baina baita lehen aldiz Musika-Musican parte hartuko daben musika talde barriak be.

Juan Mari Aburto alkateak gogorarazoi deuenez: hogeita bost urtean gure nortasun kulturalaren parte dan hitzordu musikal baten aurrean gagoz eta Bilbok musikea ulertzeko eta biziteko dauen moduaren parte da. Urte honeetan guztietan, jaialdiak auditorioak beteteaz gan, uriagaz batera hazi da: Bilbo edegi, dinamiko eta sortzailea, kultura motor ekonomiko, bizikidetza, ondoizate eta nazinoarteko proiekzino lez ulertzen dauena. Martiaren 6tik 8ra, belarriak erne izango ditugu Musika-Musican.

Gonzalo Olabarriak, barriz, jaialdiaren eskuragarriagazko konpromisoa azpimarratu dau: prezio eskuragarriak eskaintzen dira, familia-jarduerak, kontzertu didaktikoak eta musika klasikora lehen aldiz hurbiltzen diranentzat pentsautako proposamenak barrubatuta, baita adituentzat be, Bilbon gozetako lekua topetan baitabe. Ateak zabaltzea eta oztopoak apurtzea izan zan Musika-Musicaren sorrerea gidatu eban zutabeetako bat, eta gaur egun be erabat indarrean jarraitzen dau.

Kontzertuak

Inaugurazino-kontzertua Arriaga Antzokian izango da; ganerakoak Euskalduna Jauregian, gitxi gorabehera 45 minutuko kontzertu laburrakaz eta aldi berean hainbat aretotan. Formatu horri esker, publikoak estiloak, garaiak eta proposamen desbardinak egun berean konbinau ahal izango ditu, bere ibilbide musikal propioa diseinauta.

Euskalduna Jauregiko Auditorioak Kontzertu Sinfoniko eta Koralak batuko ditu, obra ezagunenetan eta errepertorio adierazgarrienean oinarritutako programazinoagaz. Jaialdian zehar Beethovenen lanak interpretauko dira, besteak beste, Concierto para piano y orquesta nº1 edo Sinfonía nº 7 en la mayor opus 92; G. Mahlerren Sinfonía nº 1 en re mayor, Titán; J. Brahmsen Obertura trágica opus 81; R. Wagnerren Meistersinger, obertura do mayor, baita S. Prokofiev, E. Elgar, R. Schumann, Txaikovski, Mozart edo R. Strauss lako egileen obrak be. Auditorioan amaierako kontzertua izango da Granadako Hiriko Orkestrearen eskutik, Manuel de Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenari eskainia, Noches en los jardines de España eta El amor brujo piezak interpretauta.

0B Aretoa, Ganberako Orkestrak ardatz dituana, jaialdira lehen aldiz datozen Europako formazinoak hartuko ditu: Franz Liszt Chamber Orchestra, Solistas de Zagreb, English Chamber Orchestra, Gli Incogniti, besteak beste. Euren programak errepertorio ganberakoaren obra giltzarriak jorratuko ditu, Vivaldi, Bach, L. Weiner edo G. F. Haendel lako egileakaz.

0D Aretoa, Musika Sinfonikoa hartuko dauena, laukote eta hirukoteen kontzertuak eskainiko ditu Beethoven, Schubert edo Haydnen lanakaz, jaialdian ohikoak ez diran proposamenakaz batera. Nabarmena da pianoa lau eskutara eta bi pianorako kontzertua, Dúo del Valleren eskutik, baita Collegium Musicum Madriden parte-hartzea be, Martín Llade narratzaileagaz eta Manuel Minguillón laute-jotzaile eta zuzendariagaz. Talde honek formatu berezia eskainiko dau, ahotsa, musikea eta narrazinoa buztartuz, J. Dowlanden Canciones a cuatro voces. Semper Dowland, Semper dolens, interpretauta.

0A Aretoan, Chopin, Mozart, Mendelssohn, J. Brahms edo J. M. Leclair lako egileen obrakaz, La Spagna taldearen txandea izango da; baita Olatz Saitua sopranoa, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa eta Itxaso Sáinz pianistea ere; Ensemble Galdós taldeak, Iván Martín zuzendaritzapean, Café con Proust izeneko eszenaratzea aurkeztuko du. Trío Camelot eta Luis Fernando Pérez pianistea be tartean ibiliko da.

0E Aretoak Familia-Saioak hartuko ditu, Lumina ikuskizun bera hiru emonalditan eskainiz, Musbika Ensembleren eskutik, baita konpositoreei eskainitako Musikea eta Zinema Saioak be egongo dira.

Kontuak kontu, Estaduko 12 konserbatorino eta musika-eskolak bat egingo dabe Musika-Música jaialdiagaz, Kioskoan emonaldiak eskainiz.

Esperientzia murgitzaileak eta ikus-entzunezko proposamenak

5H Terraza Aretoa kontzertuen aurreko transizio-gunea izango da, publikoak aretora sartu aurretik geldialdia egin daian. Entzungailuen bidezko hamar minutuko esperientzia murgiltzaile batek entzute indibiduala eta inguratzailea proponidute dau, ikuslea kontzertua modu kontzienteagoan biziteko prestauta.

Bestalde, 0C Aretoak kontzertu-grabaketen ikus-entzunezko instalazinoa hartuko dau, eten barik proiektauta eta dobako sarbideagaz lekua bete arte, jaialdia formatu eszenikotik harago zabalduz.

Musika-Musica bere 25. urteurrenagaz bat eginez aurkezten dituan nobedade bi dira, jaialdia formatu eszeniko tradizionaletik harago zabalduz.

Jaialdi eskuragarria eta kalidade handikoa

Musika-Musicak jaialdi herrikoiaren bokazinoari eusten deutso: prezio eskuragarriak eta iraupen laburreko kontzertuak, egun berean proposamen sinfonikoak, ganberakoak, familiarrak eta audiobisualak buztartzea ahalbidetuz. Formula horri esker, jaialdia ezinbesteko hitzordu bihurtu da bai musika klasikozaleentzat bai genero honetara lehen aldiz hurbiltzen diranentzat.

Sarrerak

Jaialdiaren 25. edizino honetan, sarreren salmentea Euskalduna Jauregiko leihatilan eta webgunean, musika-musica.bilbao.eus webgunean eta Arriaga Antzokiko leihatilan (inaugurazino-kontzerturako) baino ez da egongo da eskuragarri, zezeilaren 12ko eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Prezioak

  • Arriaga Antzokia eta Euskalduna Jauregiko Auditoriuma: 15 euro.
  • 0B aretoa: 12 euro.
  • 0D eta 0A aretoak: 9 euro.
  • Kioskoa: 4 euro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu