Zea Mays, Ezezez eta Txopet taldeetako Kirikiño Ikastolako ikasle ohiek sortu dabe Ibilaldiko abestia
2026-02-10 12:55 MusikeaSarrerak hemen.
Maiatzaren 31n izango dan Ibilaldiaren harian, 2026ko abestiaren egile eta interpreteen izenak ezagutzera emon ditue. Aurkezpen-ekitaldia martiaren 3an egingo da, iluntzeko 19:00retan, Bilboko Arriaga Antzokian. Aurtengo abestia Kirikiño Ikastolako ikasle ohiek sortu dabe, gaur egun euskal musikearen erreferente diran hiru taldeetako artistek: Aiora Renteria (Zea Mays), Unai Madariaga (Ezezez) eta Jon Fernández, Andoni Barinaga-Rementeria eta Iñigo Güemes (Txopet).
Ikastolearen komunidadeak sortutako proiektu horrek belaunaldien arteko loturea eta konpromiso partekatua nabarmentzen ditu. Aurkezpen-ekitaldian, gainera, Kirikiño Ikastolako ikasle ohiek izango dabe protagonismo osoa: Imanol Ituiño magoa, Amaia Usandizaga eta Ainhize Vega kazetariak izango dira aurkezle lanetan. Ekitaldian gaur egungo hainbat ikaslek be parte hartuko dabe.
Kirikiño Ikastolako ordezkariak adierazo dauenez: ohore handia da Ibilaldiko abestia eta ekitaldia gure ikasle ohien talentuagaz osotzea, izan be, gure komunidadearen indarra eta jarraikortasuna islatzen ditu.
2026ko Ibilaldiko abestiaren aurkezpenaren zehetasunak:
- Eguna: martiak 3, martitzena.
- Ordua: 19:00.
- Lekua: Bilboko Arriaga Antzokia.
- Sarrerak: Arriaga Antzokiko ohiko txarteldegietan, aurrez aurre eta online.
- Prezioak: Nagusiak 5 euro eta edade txikikoak, barriz, 3 euro.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
