Miren Estibaliz Vivanco Ramirezek irabazi dau BizkaIdatz Literatur Lehiaketea
2026-02-10 08:35 KultureaEuskerazko modalidadean, Ahmed gaztea eta pari-banu maitagarria lanagaitik.
Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak, Leixuri Arrizabalagak, BizkaIdatz Literatur Lehiaketearen hamazazpigarren edizinoko sariak banatu ditu Foru Liburutegian.
Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da izenpean, Aldundiaren helburua da bizkaitarren artean literatur sorkuntzea sustatzea eta bultzatzea.
Euskerazko modalidadean epaimahaikideak Oihane Amantegi Uriarte, Borja Alonso Vaamonde eta Gonzalo Arranz Ayala izan dira. Lehen saria Miren Estibaliz Vivanco Ramirezek jaso dau Ahmed gaztea eta pari-banu maitagarria lanagaitik; bigarrena Oskar Gaztelu Bilbaok SINMURGH! lanagaitik; eta, hirugarrena, Francisco Javier Gimenez Sasietaren Alepoko gizona lanak jaso dau.
Gaztelaniazko modalidadean, barriz, Javier Ibarrola Altuna, Vanesa Lara Costa eta Enrique Martínez-Inchausti Portu izan dira epaimahaikideak. Holan, lehen saria Maria Nieves Gómez Gonzálezentzat izan da, Mañana en mi casa lanagaitik; bigarren saria Ander Romay Marcosentzat, 33 1/3 lanagaitik; eta, hirugarrena, Silvia Garcia Martinezentzat, Mañana en mi casa lanagaitik.
Ondoko sariak jaso ditue modalidade bakotxean:
- Lehen saria: 2.000 euro eta diplomea.
- Bigarren saria: 750 euro eta diplomea.
- Hirugarren saria: 250 euro eta diplomea.
Horrezaz gan, kontakizun guztien argitalpena kaleratu dabe.
Kontakizun jarraituak
Parte-hartzaileek kontakizun bat idatzi behar eban, idazleek (bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz) proponidutako istorio bien hasierei jarraipena emoteko, beti be, kontakizunen hasierara, personaietara eta planteautako egoeretara egokituta. Edizino honetan, Oihane Amantegiren Aldiro liburu bat, euskerazko modalidadean; eta, Javier Ibarrolaren Mañana en mi casa, gaztelaniazko bersinoan, izan dira lehiaketearen hasierako kontakizunak.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2008an jarri eban martxan Bizkaidatz Literatur Lehiaketea eta bizkaitarren sorkuntza literarioa bultzatu eta sustatzea ditu helburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
