'Marea bizia gara'
2026-02-05 08:38 KultureaX. Emakumeak Zientzian, hilaren 3tik, 11ra.

Emakume zientzialariak atzo eta gaur
Donostian, Bilbon eta Gasteizen egindako Emakume zientzialariak atzo eta gaur ekitaldiak emon eutson hasierea Emakumeak Zientzian ekimenaren hamargarren edizinoari eta holan, ekitaldiz betetako asteari. Giro lasai eta hurbilean parte hartu eben emakume zientzialariek modu errazean konpartidu zituen beren esperientzia profesionalak eta ikerketa-arloak eta, gainera, omenaldia egin eutsen joandako emakume zientzialariei. Ekitaldi inspiratzaile horretan, belaunaldiak batu eta balioa emon eutsen emakumeek ezagutzea eregiten daben zereginari.
Bardintasuna zientzian, zer aldatu da? Zelan aldatu gara?
Emakumeak Zientzian programearen hamargarren edizinoan, urte honeetan guztietan atondutakomahai-inguruetan parte hartu daben lau emakume biatu ditue barriro, zientziaren bardintasunari buruzko eretxiek zelako bilakaerea izan daben, sasoi honetan ze aldatu dan eta komunidade lez zelan aldatu garen aztertzeko.
Horrezaz gan, bertaratutako publikoaren parte-hartzea sustatu da, esperientziak eta hausnarketak konpartiduteko eta aurrean ditugun erronkak alkarregaz identifiketako.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
