Emakumeak Zientzian, hamarkada bat sareak josten

Bizkaie! 2026-01-14 12:21   Kulturea

Hogeita hamalau euskal erakunde batu dira X. Emakumeak Zientzian programara.

Emakumeak Zientzian sortu zala hamar urte igaro ondoren, proiektuak berretsi egiten dau bere uste sendoa: aurrerapenak aurrerapen, bada oraindino be desbardinkeriarik zientzian. Hortxe jarraitzen dabe, ikusten badogu zelan eregiten dan jakintzea, nork dauen ahotsa, nork gidatzen dauen eta zeinek jarraitzen dauen bazterrean. Era berean, honaino heldu izanari esker hartzen dogu astia zergaitik jarraitu behar dogun hausnartzeko. -Marea bizia gara- goiburua aukeratuta, 34 euskal erakundek kolektibotasunaren indarra azpimarratu dabe aurten, zezeilaren 11n ospatuko dogun Emakume eta Neska Zientzialarien Nazinoarteko Egunaren harian atondutako jarduera-programan.

Alkarregaz mobimentua sortzen daben ekarpen txiki askori esker egiten dau aurrera marea biziak. Ez dago persona bakar baten menpean, ezta ekintza bakar baten menpean be. Eta horixe da, hain zuzen, sarean bultzatutako Emakumeak Zientzian proiektuaren espiritua: emakumeen parte-hartzea bultzatzen dau, gizarteagaz lotura estuagoa dauen zientzia edegiago eta bidezkoago baten alde egiten dau, eta estereotipoetatik aldentzen diran bokazino zientifikoak inspiretako lan egiten dau, adierazo dabe Emakumeak Zientzian programako atontzaileek. -Marea bizia gara- egitasmoa proiektua ulertzeko modu bat baino gehiago da; egiten jarraitu nahi dan bidea ulertzeko modu bat bere bada. Alkarlanean eta konpromisoan oinarrituta eregiten da bide hori, konbentziduta zientzia hobea dala aniztasun handiagoa dauenean.

Emakumeak Zientzian 2026 programea zezeilaren 3tik 11rako astean jorratuko da. 70 jarduera baino gehiagoko programa zabal bat diseinatu da, EAE osoan zehar, erakusteko ekintza txikiek, alkarregaz, mobimentu handia sortzen dabela: konpromiso partekatuak bultzatuta, Emakumeak Zientzian sarea hazi egin da, eta uste sendo batek be lagundu dau hazkunde horretan: aldaketak, posible izateko, kolektiboa izan behar dau nahitaez, gaineratu dabe Emakumeak Zientzian proiektuko atontzaileek.

Hamargarren edizino hau zezeilaren 3an hasiko da Donostian, Bilbon eta Gasteizen, Atzoko eta gaurko emakume zientzialariak ekitaldi arrakastatsuagaz, hainbat ikerketa-arlotan lan egiten daben emakume zientzialari nabarmenak batuko ditualarik. Egun horretatik aurrera, edade guztietako jenteari zuzendutako jarduerak egingo ditue. Komunidade zientifikoak, esate baterako, Ekintzen garaia zientzian eta bardintasunean mahai-inguruan parte hartu ahal izango dau: goi-mailako hizlariak ekarriko ditue, besteak beste, Petra Rudolf, Silvia Rueda, Pascual eta Sara Clavero. Ikasleek ikerketa-zentroetara egiten dituen ohiko bisitez aparte, nerabeek bertatik bertara bisitau ahal izango ditue CIC nanoGUNEren laborategiak Nanomundura bisita izeneko jardueran, eta itsas laginak hartzeko aukerea be izango dabe Navegavelaren belaontzi batean, AZTIko ikertzaileaka batera. Familiek ibilbide dibulgatibo bat egin ahal izango dabe Donostiako historia geologikoan, bertako hatx eta paisajeetan barrena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu