2026/02/04 19:15
Mungiako Euskal Pizkundea etorbidean. | MusikeaMusikea eta kantuak nagusi Mungian Agate Deunaren bezperan
19:15
Arratsaldean bertsoa eta ahozko tradizinoa ardatz dituan proposamena: J.M Arregi Abesbatza eta Taket Bertso Eskolako ikasleak Euskal Pizkundea etorbidetik ekingo deutse bideari Agate Deunako koplak Mungiako kaleetatik eroateko giro hurbila eta parte-hartzailea sortuz.
Goiz partean be ibili dira (900 ikasle inguru) eta Alaitz Erkoreka Mungiako alkateak ospakizun honen esanahia nabarmendu dau: Santa Ageda oso data garrantzitsua da gure kulturearen barruan. Poztekoa da umee eta gazteek egun hau biziten eta gure nortasun kolektiboaren parte dan tradizinoari zelan eusten deutsen ikustea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
