Amagoia Mujika, Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2026-02-04 12:20   Bertsolaritzea

Naiz-Garako kazetaria eta Gaur8ko arduraduna da.

2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean bezela, aste honetako programan Donostiako Belodromoan izango dabe bertsozaleek hitzordua. Halanda ze, bertan elkarrizketauko dabe Amagoia Mujika Telleria, Naiz-Garako kazetaria eta Gaur8ko arduraduna. 2001eko final hatan hasi zan Mujika bertsolaritzeari eta txapelketeari lotutako kronikak idazten.

Alkarrizketan txapelketako saio baten aurretik egiten dauen lanaz berba egingo dau Mujikak, baita saioan zehar zeri erreparetan deutson eta bertso kronikak zelan osotzen dituan be. Bertsogintzeak urte honeetan izan dauen aldaketaz be ibiliko dira.

Horrezaz gan, finalen aurretik bertsolariak alkarrizketatzea toketan jako, baita ondoren txapeldunak be. Finalisten aldarteez eta txapeldunak elkarrizketatzean sortzen dan giroaz berba berba egingo dau Mujikak.

Hendaiako eta Tolosako jaialdiak, ikusgai

Alkarrizketaz gan, aste honetan be bertso saio bitako bertsoaldiak ikusiko dira Hitzetik Hortzeran.

Alde batetik, Hendaian Harrera Taldeak atondutako jaialdia izan zan eta hangoak eroango ditue pantailara. Aimar Karrika Iribarren izan zan gai-jartzailea eta bertsotan ibili ziran Amets Arzallus Antia, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Jon Maia Soria, Maialen Lujanbio Zugasti eta Unai Iturriaga Zugaza-Artaza.

Beste alde batetik, Tolosan Atariak atontzen dauen jaialdia be entzuteko aukerea izango da. Urtero lez, Amaia Agirre Arrastoak gidatu eban saioa eta haren esanetara ibili ziran bertsotan Andoni Egaña Makazaga, Maider Arregi Markuleta, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi, Sustrai Colina Acordarrementeria eta Xabat Illarregi Marzol.

Hitzetik Hortzera: zapatuan, 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu