Victor de Diego Quartet Bilbon protagonista
2026-02-03 08:11 MusikeaBilbao Distrito Jazz, uriko auzoetara sei kontzertu eroango dituan jaialdia.
Jarduerak J.C. Arriaga Konserbatorioan, Bidebarrietako Liburutegian, Bertendona institutuan eta Begoña, Rekalde eta Otxarkoagako Udaltegietan egingo dira. Zikloa zezeilaren 6an, barikuan, hasiko da Victor de Diego Quarteten kontzertuagaz, J.C. Arriaga Konserbatorioan.
Kontzertuak sei barikutan jarraian egingo dira, martiaren 13ra arte.
Saioi guztiak 19:00retan hasiko dira eta sarrerak 5 euroan erosi ahal izango dira www.bilbaokultura.eus webgunean.
Zezeilean eta martian, Bilboko Udalak Bilbao Distrito Jazz jaialdiaren beste edizino bat atondu dau, BJC-Bilbaina Jazz Club Kultur Alkartearekin alkarlanean egiten da eta uriko auzoetara musika genero honetan erreferente diran artistakaz kontzertuak hurbiltzen ditu. Aurten parte hartuko daben taldeak eta artistak honako honeek izango dira: Victor de Diego Quartet, Shock Trio (Martínez-López-Filiú), Gorka Benítez, Itxaso & José Luis Canal, Roberto Nieva Quartet eta Christoph Irniger Trio & Ben Van Gelder.
Bilbao Distrito Jazz 2026 - Egitaraua
• Zezeilaren 6an, barikuan, 19:00retan. J.C. Arriaga konserbatorioan, Victor de Diedo Quartet. De Diego Bartzelonan bizi dan saxofonista bilbotarra da eta bere talde barria aurkezten deusku. Estaduko eszenako musikari handiak dagoz taldean eta askotan partekatu dau agertokia hareekaz. Laukotearen errepertorioa Victor de Diegoren jatorrizko kantuetan oinarritzen da.
• Zezeilaren 13an, barikuan, 19:00retan, Bidebarrieta Liburutegian, Shock Trio. Martínez-López-Filiú. Román Filiú: saxo altua; Baldo Martínez: kontrabajua; eta Ramón López: bateria.
Talde jazz garaikideko oinarrizko hiru persona ospetsuk osotzen dabe, ikuspegi beraren bidez batuta: hizkuntza edegia, sortzailea eta guztiz modernoa aztertzea. Taldeak kideen heldutasun artistikoa eta inprobisazinoaren eta alkarrizketa musikalaren mugak zabaltzeko borondatea batzen ditu.
• Zezeilaren 20an, iluntzeko 19:00retan, Errekaldeko Udaltegian, Gorka Benitez entzutetsuak Baleen Lobak ikuskizuna eskainiko dau. Gorka Benitez: saxo tenorra eta flautistea; Alejandro Mingot: gitarristea; / Pablo Martín Caminero: kontrabaxua / Borja Barrueta: bateria.
Gorka Benitez jazzaldiko istorio-kontalaririk onena da, baita nazinoarteko ahotsik personal eta sendoenetakoa be. Alkarlaneko proiektu honegaz euskal jazzaren beste hiru talde handi batzen ditu benetako all star bat osotzeko, euskal musikearen tradizinoari eta nortasunari ikuspegi musikal garaikideari eutsiz.
• Zezeilaren 20an, iluntzeko 19:00retan, Bertendona institutoan, Itxaso & Jose Luis Canalek Conversations eskainiko dau. Itxaso: abeslaria; José Luis Canal: pianistea.
Itxasoren ahotsa, duda barik, gure jazz-panoramako erakargarri eta iradokitzaileenetako bat da eta José Luis Canal pianista bikainagaz bat egiten dau; Conversations eskaintzen deuskue, Itxaso beti eroso sentidu dan unibertso intimoa publikoari hurbiltzen deutson proiektua, askatasuna eta interakzinoa oinarrian.
• Martiaren 6an, iluntzeko 19:00retan, Begoñako Udaltegian, Roberto Nieva Quartet. Roberto Nieva: saxo altua; Xan Campos: pianistea; Thiago Alves: kontrabajua; Rodrigo Ballesteros: bateria.
Roberto Nieva saxofonista eredu da nazinoarteko jazz-panoraman, talentu handikoa jazz garaikidearen eszenan. 2021/2022 FocusYear Band taldeko kide nabarmena da eta hainbat herrialdetan jaso ditu autortzak eta Larry Granadier, Miguel Zenon, Chris Cheek, Jordi Rossy, Guillermo Klein, Alain Pérez, Kirk MacDonald, Perico Sambeat, Javier Colina eta Silvia Pérez Cruz artistakaz kolaborau dau.
• Martiaren 13an, barikuan, 19:00retan. Otxarkoagako Udaltegian, Christoph Irniger Trio & Ben Van Gelder. Christoph Irniger: saxo tenorra; Ben van Gelder: saxo altua; Raffaele Bossard: kontrabajistea; Ziv Ravitz: bateria.
Christoph Irniger saxofonista, konpositore eta banda zuzendari suitzarra da, eta hainbat taldetan landu dau bere ibilbidea, jazza, rocka eta antzeko musika estiloaetan dabil gustora. Bere lana hogei albumetan banatzen da orain arte, eta kontzertuak eta birak emon ditu Europan, Asian eta AEBetan. Oraingo honetan bere hirukotea aurkezten deusku gonbidatu garrantzitsu bategaz, Ben van Gelder saxofonisteagaz, nazinoartean saxofoi altuko autoridadetzat hartzen da eta bere soinu bakarragaitik, lirismoagaitik eta konposizinoan dauen ikuspegi personalagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
