Fillas de Cassandra bikoteak ‘Tertúlia’ aurkeztuko dau udabarrian
2026-01-30 08:00 MusikeaDiskoaren lehen aurrerapena da Saír á fresca.
Fillas de Cassandra 2026 honetan Tertúlia argitaratuko dabe, euren bigarren diskoa, zuzenekorako pentsautako proposamen artistiko heldu, ausart eta landu bategaz, hain zuzen be.
Diskoaren lehen aurrerapena, Saír á fresca, Vigoko kaleetan grabautako bideoklip bategaz dator, Santi Iglesias, Sergio Steel eta Fillas de Cassandrak zuzenduta, eta daborduko plataforma guztietan dago eskuragarri.
Sara Faro eta María SOA-k osotutako Vigoko bikoteak udabarrian kaleratuko dau Tertúlia LP barria (Altafonte). Çantamartak eta Fillas de Cassandrak berak produzidutako disko horretan, desobedientziaren aldeko mezua zabaltzen dabe. Komunidadearen zatiketeak markautako testuinguruan, jesarri, berba egin eta entzutea keinu politiko bihurtzen da. Holan, Tertúlia izeneko diskoan alkarrizketak, deiak, ozen pentsautako ideak, etenak, errepetizinoak, alkar gainjarten diran ahots eta barre ugari dagoz: hurbiltasunetik sortu eta nahasten diran formak, topagune, autortza eta ospakizunerako espazioetan.
Udabarrian helduko dan disko barriak, lankidetza nabarmenak izango ditu, eta proposamen ausart eta zorrotza izango dada; diskoaren bidez, Fillas de Cassandrak bere uniberso instrumentala zabaltzen dau eta bikotearen ezaugarri dan perkusinoaren mugak arabere gehiago zabaltzen ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
