2026/02/03 - 2026/03/12
Bilbon, Euskal Abertzaletasunaren Museoan (Ibañez de Bilbao, 16). | Aurkezpenak'Lauaxeta, ametsen egilea'.
-
Esteban Urkiaga Lauaxeta (1905-1937) euskal poeta eta olerkariaren jaiotzearen 120. urteurrena gogoratzeko atondutako ekitaldien arteann, Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria dakar.
Bizkaiko Foru Aldundiak atondu dau erakusketea, Sabino Arana Fundazinoaren Euskal Abertzaletasunaren Museoaren laguntzaz, eta olerkariaren hainbat alderdi jorratzen dira bertan: Mungian emondako umezaroa, kazetaritzeari eta poesiari eskainitako dedikazino profesionala, 1936ko Gerran Euzko Gudarosteagaz
hartutako konpromisoa eta, azkenik, 1937ko bagilaren 25ean, tropa frankisten fusilamendua Gasteizen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
