Hitzetik Hortzera Xilabako finalean

Bizkaie! 2026-01-30 08:17   Bertsolaritzea

Finalerako oharrak be emon ditue.

Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da urtarrilaren 31n Donibane Lohizuneko Jai-Alai Pelotalekuan. Bertan ibiliko dira kantuan Aitor Servier Etxexuri, Elixabet Etxandi Goihenetxe, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Miren Artetxe Sarasola. Gai-jartzaileak, barriz, ondokoak izango dira: Aritz Bidegain Aire eta Amaia Castorene Luro.

Lehen aldiz, bost emakume izango dira finalean eta gizonezko bakarra, Aitor Servier. Batez besteko edadea 29 urteko da.

Finala zuzenean ikusteko aukerea izango da 16:45etik aurrera ETB4n eta www.eitb.eus atarian; ETB1en, barriz, buruz burukoa eskainiko da. Zuzenekoaren kontakizun lanetan Ilaski Serrano aurkezlea egongo da Aimar Karrika bertsolaria ondoan dauela, haren ikuspuntua emon eta saioaren analisia eginez.

Domekan, txapeldunagaz alkarrizketea

Zezeilaren 1ean, Hitzetik Hortzera berezia izango da 15:00etan, ETB1en. Jai-Alaiko bertsoaldiak eta Mirari Martiarenak txapeldunari egindako alkarrizketea ikusteko aukerea izango da programan.

Jai Alaira nola heldu

Garraio publikoan joatea gomendatzen dabe: trenez edo autobusez (Txik txak autobus sarea).

Ateen edegierea

Jai Alaiko ateak 16:00etan edegiko dira. Bertsularien Lagunak Alkarteak denporeagaz joateko gomendioa egin gura deutse bertsozaleei, jente ugari batuko da-eta. Donibane Lohizuneko ikastolekoek taloak eskainiko ditue.

Irisgarritasun beharrak

Erruberadun jarlekuan datozen bertsozaleek eta irisgarritasun beharrak dituenek, pistako ateetatik izango dabe sarrerea. Gorren soinu sistemea erabilteko aukerea be izango da.

Bestelako oharrak

  • Sarrera bakotxak bere kodea dauka eta, beraz, ezingo da beste persona bat gehiago sartu.
  • Emergentzia kasuetan, atontzaileek (petodun gorriak) emondako oharrei kasu egin.
  • Jai Alai barruan ezin da erre. 
  • Bertsolariek mobimentu guztiak igarten ditue oholtzatik; horregaitik, mobitu behar izan ezkero, egon bertsoaldia amaitu arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu