13 artista gazte batuko ditu MusikagazFest jaialdian

Bizkaie! 2026-01-29 13:47   Musikea

Urtarrilaren 31n, Amorebieta-Etxanon.

Datorren urtarrilaren 31n, euskal musika sortzaile gazteak izango dira protagonista Amorebieta-Etxanon, MusikagazFest jaialdi entzutetsuan. Aurtengoa jaialdiaren laugarren edizinoa izango da eta, ohiko moduan, helburuak izango dira artisten lana bultzatu, ikusgarritasuna emon eta gazteentzako kalidadeko aisialdi kulturala eskaintzea. Horretarako, datorren zapatuan, Amorebieta-Etxano egun osoko musika jaialdiaren agertoki bihurtuko da, herriko hainbat espaziotan banatutako kontzertu eta DJ saio ugarigaz.

Jaialdiaren nondik norakoak egunotan aurkeztu ditue Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkateak, Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Alkarteko ordezkariak, Ruth Manzano Musika Bulegoko ordezkariak eta Lander, DJ Rednalek. Aurkezpenean nabarmendu dabenez, MusikagazFest musikea, gazteria eta euskerea batzen dituan proiektu kolektibo izaten jarraitzen dau: jaialdi honek gure gazteei musikea sortzeko, konpartiduteko eta euskeraz adierazoteko espazioa eskaintzen deutse, euren proiektu musikalak jorratzeko aukerak eskainiz eta herriko kaleak sormenaren eta kulturearen topaleku bihurtuz, adierazo dau Ainhoa Salterain Alkateak.

Jaialdian parte hartuko daben hainbat talde DA! PRO topaketan hautatu zituen: Durangoko Azokako jarduna azokatik harago zabaltzea be bada gure helburua, bere eragina erabili tokian tokiko kultur garapena sustatzeko. Horregaitik, DA! PRO topaketak MusikagazFest jaialdian izango dauen islagaitik pozten gara, azaldu dau Beñat Gaztelurrutiak.

Beste alde batetik, Ruth Manzanok zehaztu dauenez, Musika Bulegoak DA! Pro topaketearen bidez talentu barriak eta musika programatzaileak hartu-emonean jarten ditu, eta MusikaGaz Festibalaren programazinoan topaketa horretatik igarotako taldeak egoteak ekimen honek sortzaileen ikusgarritasuna eta euskal musikearen profesionalizazinoa sustatzen dituala erakusten dau.

Kontuak kontu, kontzertuak eguerdiko 13:30ean hasiko dira Arraibi plazan Silitia taldearen kontzertuagaz eta egun osoan zehar musika emonaldiak izango dira herriko hainbat agertoki nagusitan banatuta, besteak veste, Andra Mari plazan, Euskal Herria plazan, Zelaieta Kontzertu Gelan, Vintage tabernan eta Amorebieta IV frontoian. Parte hartuko daben zornotzarren artean, DJ Rednal, DJ Isma, Javi Castaño eta Jonkass dira; azken honek zarratuko dau jaialdia 23:30ean. Kontzertu guztiak doban izango dira, edukierea bete arte.

Kontuak kontu, Jaialdia 13:30ean hasiko da eta Sueder, Hondora, Etxepe, DJ Rednal, Uxue Kerejeta eta Jonkass izango dira jaialdian parte hartuko daben artistetako batzuk.

Aurten, MusikagazFestek APP bat kaleratu dau eta bertan talde guztien deskribapena eta euren lana entzuteko aukerea dago; kontzertuen kokalekua ikusi, ordutegia jakin eta plangintza propio bat egiteko aukerea ematen du. APPa eskuragarri dago:

Android
IOS

MusikagazFest 2026, Amorebieta Etxanoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gerediaga Alkartearen, Musika Bulegoaren eta Zornotzako Gazteak alkartearen arteko lankidetzeagaz atondutako ekimena da. Jaialdiaren bidez, euskal musika sortzaile gazteen lana babestu, euskerearen presentzia cultura arloan indartu eta musikazaleen arteko topagune bizia sortu nahi da.

MusikagazFestek gazteen ahotsari benetako lekua emoten deutse, sormena kalera atatara eta kultura alkarrekin biziteko modu barriak sortuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu